Greba huelgan

Ez zegoen grebatarako, goizeko zazpiretarako jo-ta-eman zebilen gure etxe atariko zozoa! Hura zen emana, hura! Bion artean, gustura, zein baino zein, letania polit batzuk, bariazio ta guzti, bota ditugu, goizeko aimaritakoa bailitzan. Ez zegoela grebatarako apuntatu dut. Hala baitio gure ermanotako batek:

Ze greba ta grebaondo. Greeb horrek ez al dizue eztarria extutzen ta mingain ardatza xutitzen? Igoalekoa duzue

2 thoughts on “Greba huelgan

  1. Uste det jende asko oraindik ez dela ohartu noraino txirotuko diren beraien bizitza Europa osoa hartzen ari dituen neurriekin eta PPSOEk ahalbidetu duten azken erreformarekin. Erreforma honerkin biztaneleen gehiengoa inoiz ez du pentsio osorik kobratuko eta osoa kobratzen duena txiroa izango da be bai.soldatak, lan zuzenbideak, segurtasun neurriak desagertzen joango dira, suizidioak (hau jada gertatzen ari da) biderkatuko dira, delituak be bai…
    Barne eskaintza suntsitzen ari dira enpresa haundiak eta exportatzeilaek mesedezteko(hori denbora lortu dezake baina guztiak ezin dute exportatu beraz). Inoiz baino diru gehio dago baina guti batzuen eskuetan. Hori edozein ekonomia suntsitzen du, eta barne eskaintza denez lan gehiena sortzen duena (enpresa txiki eta autonomoak ze haundiak gero eta haundiago izan gero eta langile gutxigo behar dituzte proportzioan eta ez dute aberastasuna sortzen xahutzen baizik) langabezia haundituko da, estatuak diru gutxigo jasoko du, zergak igoko dizkigu berriro, kontsumoa guttituko da (gehio oraindik) eta berriro murrizketekin hasiko dira.
    Estatuaren defizita azken 3 hilabetetan 20 mila milioikoa izan da, murrizketengatik batez ere.
    Grezian egon dana ez da ezer hemen egongo danarekin, greba hau entsaio bat besterik ez da izan, oraindik jende ugari sinisten du oraindik PPSOEk erraten dituzten gezurretan, bi urte gehienez eta (ez dut nahi baina ala izango da) Espainia eta Euskadi sutan egongo dira. Rxoi laburra lehengoa ez du 2 urte karguan emango. Hilabete gutti barru ofizialki Europak eskua hartuko digu, momentu horretan greziari egindakoa guri egingo digute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude