Pinpilinpaux-paux-paux

Txundituta. Aise pizten didate miresmena hegalari baldarxko dotore pinttadunek. Gaurko bikoteak pinttar gutxi zeraman: hori-horia bata, airosoena; xuria, poxi bat ajatuxea, nire irudiko, bestea.

Errepidean behera nindoan. Auto baten ziztuak begiak beldurtarazi, izutu ta ikaratxoa urdurikatu ere bai, aldamenean zziizt bizian igaro zaidanean. Haren aire zurrunbiloa izan da nonbait, malkartxoan gora biak errepideratu dituena. Xuria goi, horia behe ta pean, bikote bildu arrimatuan ziharduten hegada bixi urdurian pinpilin paux ta pauxka. Horrelakoetan ohi dudanez, eskumuturrari begiratu eta erlojuaren puntua hartu dut gogoan. Segi ta segi, eskumara bezala ezkerretara, goraxeago nahiz beheraxeago, errepideko zorua ikutzeraino inoiz

One thought on “Pinpilinpaux-paux-paux

  1. Bekaizti natzaik. Zenbat denbora pinpilinpauxei erreparatzeko! Zenbat Naturaz gozatzeko. Hemen soilik lehorteaz ohar gaitezkek. Gaur leitzar bati entzundako esaldia:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude