Kontu makurrak

Gauza makurra franko ezagututakoak gara: ez gara alferrik gerraostetxoan jaioak eta errazionamentu eskastxoan haziak. Baina, hurrengo honelako hauetara nola egingo gara bada? Ez dut honako ale hau hemen Esukal herri gureetan topatu, ez. Hau Madrilen idatzia dago: Irakur ezazu, eta mesedez, haserretu gabe; hortantxe zenuke meriturik ederrena eta

Aita Luix hil zaigu

Aita Luix, bai, gure anai andoaindar jatorra. Irailaren erdialdera idatzi nuen honako hauxe:
Idatzi eta omentzeko tamainakoa ere izan da eguerdiko gure emantxoa. Anaiarteko 6 fraide, beste eginkizun eta beharretara derrigor joanik genituen. Egeurdian, ordea, bi ezkontza ospakizun, eta zilar-eztei batzuk ere tartean genituela. Etxean ginenotatik, herren eta maingu, nola elkar animatuko lanak denon artean betetzeko

Bonbardeo generitzon

Halaxe deitzen genion Arantzazuko Ikastetxean ikasleak egin ohi zigun azterketari: sasoi haretan galdera sorta segidakoa izan ohi zen. Bagenekienez ikasleari ez zitzaiola gustuko izen bonbatsu ponpoxo hori, guk orduan eta areago:

Ekialdean pentsatua

Jaun goikoek gizakia sortzen saiatu zirenean, ez zuten guztiz aparteko ta konpletoa egin, eta, osatze aldera, ematen hasita eman zioten eurenetikotxoa, baina gizakiak jaso zuentxoa apenas erabiltzen ondo, nonbait, eta kentzea pentsatu zuten.

Asanblada ezohiko ta propialean bildu ziren jainko-puskatxuori non izkuta zitekeen eztabaidatzeko. Batek, denen artean zutik, honela esan zuen: – Jar dagigun mendiaren goien-goienean.
Baina berehala erantzun zion beste batek: – Et, et… Goreneraino igota atzeman egingo du ta.

Hirugarren batek, orduan: – Eta ozeanoaren hondo-hondoan jarriko bagenu?

Agudo etorri zen erantzuna: – Ezta pentsatu ere. Behe-beheraino jaitsita han ere aurki dezake ta.

Azkenik, bildutakoen urruti batetik honako hau entzun zen: – Onen-onena, bere bihotzaren barren-barrenean gordetzea izango dugu, hara inoiz ez du iristerik izango ta.

Dominica in albis

Igande horretxen biharamunean gaude. Halaxe deitzen zitzaion Pazko zortzigarrenari, zortziurrena ospetsuki bete ondoren, igande horretan eranzten zituztelako pazko gaubeilan bataiatzean jantzitako alba soineko txuriak. Dominica in albis depositis, holaxe zen deitura osoa. In albis, txuri-xuri esnatu zitzaigun Arantzazu atzo goizean, elur maluta mardulez zuritua, igandeari zegokion gisara. Naturak badaki keinu ta keinadak egiten, tarteka marteka: keinuari erantzuten jakin behar