Ekialdean pentsatua

Jaun goikoek gizakia sortzen saiatu zirenean, ez zuten guztiz aparteko ta konpletoa egin, eta, osatze aldera, ematen hasita eman zioten eurenetikotxoa, baina gizakiak jaso zuentxoa apenas erabiltzen ondo, nonbait, eta kentzea pentsatu zuten.

Asanblada ezohiko ta propialean bildu ziren jainko-puskatxuori non izkuta zitekeen eztabaidatzeko. Batek, denen artean zutik, honela esan zuen: – Jar dagigun mendiaren goien-goienean.
Baina berehala erantzun zion beste batek: – Et, et… Goreneraino igota atzeman egingo du ta.

Hirugarren batek, orduan: – Eta ozeanoaren hondo-hondoan jarriko bagenu?

Agudo etorri zen erantzuna: – Ezta pentsatu ere. Behe-beheraino jaitsita han ere aurki dezake ta.

Azkenik, bildutakoen urruti batetik honako hau entzun zen: – Onen-onena, bere bihotzaren barren-barrenean gordetzea izango dugu, hara inoiz ez du iristerik izango ta.

One thought on “Ekialdean pentsatua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude