Bonbardeo generitzon

Halaxe deitzen genion Arantzazuko Ikastetxean ikasleak egin ohi zigun azterketari: sasoi haretan galdera sorta segidakoa izan ohi zen. Bagenekienez ikasleari ez zitzaiola gustuko izen bonbatsu ponpoxo hori, guk orduan eta areago:

2 thoughts on “Bonbardeo generitzon

  1. Elkarrizketa digitala irakurri diat, gustura irakurri ere! Goizean lantegian bainindagoen ezin segitu izan diat zuzenean. Piano karrera egina duala eta, Gandiagaren olerkien gainean egindako diskoaz landarat, bertze zerbait grabatu duk? Edo, hobe, bertze zerbait grabatzeko asmoa duk? Ez zekiat, Aita Donostiaren edo Aita Olazaranen zerbait?
    Egon bizkor.

    Hondar aitzineko oharra: erronkaren handia Gandiaga munstroaren olerkiak musikaz janztearena. Cum Laude notaz gainditutako azterketa, doike!

    Hondar oharra: tenporei buruzko liburua argitaratzeko ez duk nehor ediren. Zeren beldur dira? Salmenten errege bilakatuko lukek liburu hori argitaratzekotan.

  2. Txantrear txantre horrek, badaukak non aukeratu olerki bikainak abestu nahi badituk… Benetan, gozatu hanpatzailea duk horrenbesteko olerkiak doinuz jantzi eta lanbide horretan bakean disfrutatzea…

    Piano eta tekla kontuetan, esan, badakikenez urteak ez direla alferrik pasatzen… dijitazioa deitu dioten atzamar finen arte puntilloso punta-puntakoa (puntaz punta jotzen edo jolasten (jouer) delako izango duk adjetibo hau) nagitu eta trabatu egiten dela… grabaketa batek ordu askotako lan, sarritan latza, eskatzen dik, eta horretarako ordu eta tarterik ez diat topatzen nire eguneroko tarte eskastuetan…

    Koarta-tenporenak hor geldituko dituk ongi gordeta, edo, nire akorduan gauza banaiz, txehe-txehe erreta, hurrena ezer jakin nahi duenak, aztarnategi zahar eta gure asabenetara jo dezan eta ahal duena atera. Azken hau, azken urteotako tentazio, hola esanda, tentazio bakarretakoa diat, konfesonarioan uztea espero ez dudana…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude