Salaketa dotorea

Beti da kamutsa salaketa egin beharra: batzuei asko kostatzen zaie, beste batzuk ez dira gauza, beren bizitzan salaketa bat adierazteko, gutxiago haizatzeko.
Baina, hara, nik uste dut, salaketak bere arrakastatxoa izan dezan, irifarra ta zentzu on atseginaren gatz ta pipertxoa behar dituela. Noski, pentsatzen jarri eta, asmakizun puntutxo bat erantsiaz gero, orduan eta hobeto

Salaketa dotorea

Beti da kamutsa salaketa egin beharra: batzuei asko kostatzen zaie, beste batzuk ez dira gauza, beren bizitzan salaketa bat adierazteko, gutxiago haizatzeko.
Baina, hara, nik uste dut, salaketak bere arrakastatxoa izan dezan, irifarra ta zentzu on atseginaren gatz ta pipertxoa behar dituela. Noski, pentsatzen jarri eta, asmakizun puntutxo bat erantsiaz gero, orduan eta hobeto

Banestoren potentzia

Indurainen azio potente haiek gogoratuz gozatu gara gaur goizean. Nondik zetorren napar kondearen errepideko balentrien akordua. Banesto harixe lotua ezagutu genuelako. Ta anaidiko batek nola Mario Conde banka-zulo batengatik gartzeleratu zutela akordarazi gaituen, Indurainekin beztitu ta edertu dugu orduko garaipenen zerrenda: izan da amaituberri den giroa ordukoekin alderatu duenik ere. Indurainen estrategia falta omen zaie gaurko karrerista gazte hauei…

Gero, noski, Banestokoak zein zulo txikiagatik lotu zituzten azaldu duenik izan da, Bankiako zulo beltzen iluna inoiz argituko ote diguten galdera zintzilik utziz

Argia oso mutila

Juduen auzoune batean, maisu berria sartu dute. Aitak, haurra arratsean itzuli orduko, bota dio galdera, maisu berriaren kategoria kontrolatzeko usain bila:

– Zer, txikito? Gaur zer erakutsi dizue maisuak?
Moisesekin gora ta behera ibili gara; Egiptotik irteniko kontuak astindu ta irauliz

Asmazio bizkorra

Jauna aziendak nolatsu egingo zebilela, halako batean astoa atera zitzaion, ta esan omen zion:
– Hi asto izango haiz: egun osoa lan-da-lan, bestek bizkarreratua garraiatuz biziko haiz, eta 35 urte izango duk hire iraupena.
Jauna, esandako guztia egingo dut; baina, mesedez

Fraile karreran

13 urte egin ditugu fraile karreran: 10ekin hasi, 15ekin urte bateko nobiziadua Zarautzen; beste 3 urte Erriberri nafarrokoan, filosofia (eta sasoi inbidiazkoa gainean genuela,19-22 urte), eta beste lau urtez teologian sakontzen Arantzazun, bertako liturgian parte hartuz eta lagunduz

Hartxintxak eta harritzarrak

Hartxintxarena eskrupuloso nintzanean ikasi nuen ondo barneratua, nire baitara baitaratua. Halaxe hezi ere hezi gintuzten eta. Orduan, sano sano, eskrupuloso ez zenik apenas baitzegoen, onddo buruhandiak baino ale gutxiago, alegia. Scrupus, scrupulus, scrupulosus eta antzerakoak, hartxintxattiki ttattar gramo bateko erran nahi omen zuen. Plazido Mujikak argi dakar: Grava, gravilla, china, piedrecilla, escr

Erromatik dator notizia

Aitasantuaren alboko Tarsizio Bertone kardinalak, Estatu Idazkariak, ETAk armak uzteko asmo ta meniaren bezperan Gobernuarekin desio zuen negoziaketa Madrileko Nuntzio-etxe edo nuntziaturan ospatu ahal izatea debekatu ta egotzi zuen. Joan den astean argitaratu den