Hartxintxak eta harritzarrak

Hartxintxarena eskrupuloso nintzanean ikasi nuen ondo barneratua, nire baitara baitaratua. Halaxe hezi ere hezi gintuzten eta. Orduan, sano sano, eskrupuloso ez zenik apenas baitzegoen, onddo buruhandiak baino ale gutxiago, alegia. Scrupus, scrupulus, scrupulosus eta antzerakoak, hartxintxattiki ttattar gramo bateko erran nahi omen zuen. Plazido Mujikak argi dakar: Grava, gravilla, china, piedrecilla, escr

3 thoughts on “Hartxintxak eta harritzarrak

  1. Halako alprojen soldatak gerok ordaindu behar ditiagu. Bankuetxeekiko zorrak osatu behar ditiagu etxerik gabe geratu nahi ez izaterat. Bizitza osoan pornografia baizik profitatu ez duten odol urdinduko alferrontzien gehiegikeriak ekonomikoki geure egin behar ditiagu (asumitu, alegia)

  2. egia da bai, edonor harritzeko moduko gauzak entzuten eta ikusten ari garela aspaldi honetan…

    etxerago etorrita, bilbo aldean athleticen finalen harira sortu den eromena ere, ez dakit bada oso parte onekoa den. gaitzen batzuk ezkutatzen ote diren horren guztiaren atzean…

  3. Azken hori, nik uste, arrazoi printzipala: askotxo dagola gorde beharrekorik, bai hemen eta baita Madril gorenean ere. Hortik ziak, nii gure ermano baserritarrak emaniko lezioetako bat: “albistea alpisteegia denean, ez fiatu, zeozer disimulatzeko den seinale”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude