Banestoren potentzia

Indurainen azio potente haiek gogoratuz gozatu gara gaur goizean. Nondik zetorren napar kondearen errepideko balentrien akordua. Banesto harixe lotua ezagutu genuelako. Ta anaidiko batek nola Mario Conde banka-zulo batengatik gartzeleratu zutela akordarazi gaituen, Indurainekin beztitu ta edertu dugu orduko garaipenen zerrenda: izan da amaituberri den giroa ordukoekin alderatu duenik ere. Indurainen estrategia falta omen zaie gaurko karrerista gazte hauei…

Gero, noski, Banestokoak zein zulo txikiagatik lotu zituzten azaldu duenik izan da, Bankiako zulo beltzen iluna inoiz argituko ote diguten galdera zintzilik utziz

2 thoughts on “Banestoren potentzia

  1. Pasadizoaren ederra! Egun hartantxe (eta soilik hartantxe) lan eginen zitean poliziek, beren bizitza osoan! Amuan jarritako beitak bere lana egin zian. Espetxeratuak zinez burruntzi zein ziri ederrak sartu zizkiean.

    Gerraostean, aldiz, nik ezagutzen ditudan Lizarrerriko herrietan debekatuta zegoan pendizetan aitzurtzea. Mendebaldeko Jagolea batere maite ez zituzten askoren gorpuak bertan zeudelako, era traketsean ehortzirik.
    Egon bizkor.

  2. Hutsa, barkatu. Honelaxe duk hondar esaldia:

    Mendebaldeko Jagolea batere maite ez zuten askoren gorpuak bertan zeudelako, era traketsean ehortzirik.

    Segi bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude