Sanjuan eguna beheraka ja?

Sanjuan eta uda garaia, uztarri berekoak ditugu. Lukasen ebanjelioko datuak kontuan, Eguberritarako 6 hilabete aurrez, Elizamak hementxe kokatu du, ekainaren garaienean, egun argiari eutsi gura aparta erakutsiz, halaxe luza nahiean, Joanen jaioteguna. Bi jaiotegun ospatzen baititugu kristauok: Jesusena, eguzkia neguan goraka abiabidean denean, eta Juanena gaur, eguzkia beheraka hastean. Bi solstizioak erpin banatan uztartzen ditugu horrela, argiaren eta egunaren koxkak nabarmentzeko. Juanen ebanjelioan nola esaten duela Bataiatzaileak, ‘Ez naiz ni Kristo…Hark handitu behar du; nik, txikitu!’ Agustin santuak esplika zigun ebanjelio txatalaren intentzioa, Jesusen jaiotza eguzkiaren haztearekin bat daukagu; Juanena, goitik behera jaistearekin.

Handitze txikitze horren jokuan doakigu urtea, hortantxe eguzkia, argia ta eguna bera, ta egunarekin batera, gure biziaren dohain mementuorokoa; beti naturarekin bat, uztarri berean bizi baikara, oharkabean nahiz ohartzearen poz sakonean. Sanjuanen egun honetako su ta eguzki ta udagiroak, ez al gaitu bada, eguzkiarekin, itsaso ta mendiekin gozarazten ta baterarazten? Kreazio osoa Jainkoaren dohain gertuko ikustera, halaxe estimatzera ta gozatzera garamatza. Igandero hor aitortzen dugu gure Aita Kreatzailearekiko sinesmena, ‘zeru lurren egilea’ aitortzen dugularik. Fede beronexek sortu zion gure anaia Bitorianori Gandiagari bere kredo partikularrean egokitu diguna: Jaungoiko Aita, zerua; Jesukristo, eguzkia; eguna, Espiritua. Hirutasun Santuaren behin behineko irudia. Hara, izadian bertan, egunero eguneratua, Jainko Aita, Semea ta Espiritua, esnatze bakoitzean aise asko ikusteko modu apal ta sakona. Zerua, Aita; eguzkia, Jesus; egun zabalren aire garden garbia, Arnas Haize Airea.

Baina gure fedeari eusten diona ta gure borondatea zuztartzen duena Jainko Hitza izanik, hara nola ikusi dugun gaurko Ebanjelioan Juan ttikia jaioberritan. Edadeko ta sasoi beherakadan doazen gurasoengandik jaioa; herri ttikian, denak elkar ezagutzen dutenez, jai alaian ospatua, bedeinkazio hutsa huraxe: bendizio amari, agorraren lotsakizuna kenduz; bendizio aita mutuari, Jauna goretsi dezan mingain askatua emanez; eta miresmenezko bendizio denei, ahozabalik ezustean Baina, nor da ume hau? galdezka harrapatzen dituenean. Ebanjelioko hitzen ta kontakizunen baitako eskena ta pasadizo horretan, ez ote dugu herri ttiki ta auzogunetako gure pozen ta ospakizun arrunten ederra ikusi behar: seaskako umetxoari begira sortzen zaizun irrifar ta kontuttikiak, denen artean ospatzen dira, ezta?; guraso gazteen neurrigabeko poza ta ilusio sorta ere, berdin; guraso berauen asmoen loratzea dator umeak jaunartzea egin dueneko; eta beste horrenbeste, seme-alaba ezkontzera iritsi deneko…

Sanjuanak alaitasunez blai, zenbat herritan, haundi ta ttiki ta kozkorretan ez dira bizi gaur bertan festa narotan gure Euskalerri zaharrean! Bart gaueko sutzar haien mingain gartsuak, ez ote zuten denok antsiatzen dugun zorion baketsuaren isla goorakako bidean luzatzen, argi itzalen artean, hainbat etxetako hutsuneak ere seinalatuz…

Juani zegokiona geuregana dezagun, bestela ere, adinak eta bizi-mainak eramango gaitu hartara: txikitzen ta gastatzen joan, Jesus Eguzki argiak Aitaren erreinua gauza dezan, gero eta haziago ta biziago. Juanen txikitzea ta apaltzea onar dezagun, goizeko argitan ezbada, arratseko ilunkara bakoitzean.

Xaguxarraren kilima

Xaguxarrak dardarazi nau. Zer ote nabilen pentsatuko duzu, ezta?

Ba, bai. Gaur goizean xaguxarra hegoxabal ikusi dut gure pasilloetako zoruan, erdi erdian. Sarri ibili ohi dira sitsen bat nola harrapatuko. Goiko sabaian txintxilik ere hor topatzen ditugu goiz ta egun batzutan. Hau lurrean? Ai gajoa! Zeozer pasa zain!

Eta halaxe izango zen, ze, belaunikatu natzaio, hasi atzamarrekin bixkarra ferekatuz, ikuttuz ahalik eta arintxuen. Bixirik zegoen, hori bai; baina ez hegaka egiteko eran eta gutxiagorik ere

Bigarren hamarrekoa

Musean hamarreko bana izango litzateke. Nahi duzuen erara, baina Voltaire eta besteon 10 pentsamentu hauek ere pentsurik badute, badutenez, pentsutik nahi dutenentzat.

11. Orokor ta normalean esanda, gobernuaren trikimailu ta lorpena hauxe da: ahalik eta gehienei ahalik eta diru gehien kentzea, gutxi batzuen artean banatzeko. (Voltaire)

12. Zuk politikaz ezer jakin nahi ez bazenu ere, horrek ez du esan nahi politikoei zu ez zaiena inporta. (Pericles, 430 K.a.)

13. Hitzegitea, ia beti, merke aterako zaizu; baina kontuz Legebiltzarrean zutaz hitzegiten dutenean (Anonimoa)

14. Gobernua eta haur baten estamu-esteak, biak berdinak: apetitu galanta sarreran eta dena libre irteeran. (Ronald Reagan)

15. Nire nazioari komeni zaiona, gero eta politiko gehiago paroan uztea. (Edward Langley)

16. Zuk nahi duzun guztia damaizukeen Gobernu indartsuak, ez ahaztu, daukazun guztia kentzeko lain potentzia ere baduela (Thomas Jefferson)

17. Arriskutsua zaizu arrazoia zuk izatea Gobernua oker dabilenean (Voltaire)

18. Politikoen kastakoek nola ez dioten beren buruari ere sinesten, harrituta gelditzen dira inork sinesten dienean (Charles de Gaulle)

19. Abogadu langabetuak politikara jotzeko tentazioa ohi du; komeni da, beraz, abogaduei lana jartzea. (Siberschatz Galbin)

20. Uste dut, urte pixka batzuk gorabehera, azkenean mereziko dugula Gobernurik gabe bizitzeko zoria (Jorge Luis Borges)

Lehen hamarrekoa (1)

Pentsumental sakon antzeko batzuk bidali dizkit lagun batek. Gustatu, eta, bertatik itzultzeari eman diot. Horrexegatik juxtu, zer pentsatua ematen dutelako batzuk.

1. Zahartzarora iristean, eskarmentua lagun, gizaki ganorabakoa kalamidade hutsa dela ohartu naiz; bi juntatzen direnean, ordea, abogatuen bulegoa osatzen dute; eta hiruzpalau direnean, Gobernu osoa eraikitzen dute. (John Adams)

2. Egunkaririk irakurri ezean, desinformatuta biziko zara; egunkariak irakurriz, ordea, gaizki informaturik (Mark Twain)

3. Pentsa zazu une batez tentel hutsa zarela. Pentsa zazu orain Gobernu barruko egin zaituztela. Bueno, barka, kontu berbera errepikatzen ari nintzaizun. (Mark Twain)

4. Gobernu batek Pedrori kentzen badio Juanitori emateko, noski, Juanito santuaren laguntzaren zain egongo da beti. (George Bernard Shaw)

5. Hurkoarekin zorretan sentitzen dena da liberala, solamente zure diruz ordaindu nahiko diola. (G. Gordon Liddy)

6. Bi otso eta arkume bat non ta zer bazkalduko bozka erabakitzen

Monumentua zuri!

Hala geniogun gaur, SanAntonio eguna izanik, bazkalosteko patxaran kopaxka garaian. Nondik nora, monumentua?

Gure ermano baserritarrak, gaurkoan markak hausteko gauza dela erakutsi baitigu. Azken asteotan sarri solastu izan gara kontu behin ta berriz aipatuarekin; alegia, ernegazio franko sortzen digutela, dela movistar eta beste, sakelekoen kontratu eskaintza bezerobilako horiekin. Gure ermanoak, ez

IXIO

Halaxe deitzen genion Dionixiori. Atzo hil zitzaigun 74 urte ongi konplittuekin, 56 bai frailetza arraso betean eta laster beteko zituen 50 apaiz ordenatu zutenetik: urrezko ezteiak nola ospatuko, halaxe joan zaigu, errezildar jatorra; jatorretan bat aukeratzekoan, Ixio bata!

Errezilgo baserritik etorri zen Arantzazura, hango aldatz eta aldapak utzita, hemengo pikoagoetara. Ikasketa urteak amaitu orduko, Bilbon pastoraltza urtea bete zuen eta, fraile apaiztu gaztea nora joango eta Trillora bidali zuten: bertako lepradunen Sanatorioan kapellau egon zen bi urtez. Lan gehiago ta segidokoan jardun beharko zuen handik aurrera: 1965ean, kurtso berria hasterako Foruko Seminarioa egokitu zitzaion. Han 3 urte eta, 1968an, hango ikastetxea erre zeneko, Arantzazuko eraikiberri handira etorri zen hango bi kurtsotako ikasleekin, beraien arduradun eta irakasle.

23 kurtsoaldi iraun genuen Seminario handi horretan elkarrekin talde ederrean, inoiz 307 ikasle izatera ere iritsi ginelarik. Denokin oso ongi konpontzen zen gure Dioni, gure Ixio. Hain zerbitzala izanik, hain isil ta apala, ateraldi gozo ta ederrenak tartekatzen zekiena, baserriko umore sanoz bota ere, hantxe lortu genuen anaidi lasatu umoretsua elkarrekin eta elkarrengana oparo bizitzea. Mutilak hemen egokitu edo oporretan izan, gure otorduetako umore sano anaikorrak, goizeko elkarte otoitzetan eta ostegun arratseko

Garena ogimamitan

Ogi berriberria, labeusainduna, berolurruna zeriona, mahai gainean utzi zuten. Entzun zuen umeteriaren txilio hotsa, bazetozela arrapaladan nexkamutikoak ikastolatik eta, beldurrak jota, izuikarak kixkurtuta, apal goienekoan, xokoaren kontra izkutatu zen. Noski, egunak pasa ahala, gogor anportua, egur lehorraren antzeko ogi zokotea topatu zuten. Noski, zakarrontzira bota zuten.

Beste ogi bat, ordea, biguna hura ere, labeko gorritasuna bi matrailetan zeriona, hantxe zegoen nork begiratu ta kutiziatuko. Etorri da neskamutiko koadrilla,

Ahizparen oparia

Suturpuntta bitxidendako leihoaren kontra zanpa txatotuta zeukan nexkatoaren begiek nora zihoazen antzemanda zeuden mostradoreko dendazaina eta herriko enpresarioa. Eskutxoa poltxikaran sartuta bazeraman ere, antzematen zitzaion baita, ukabil gisara zeozer extu gordetzen zuela. Sartu zen barrura, erabat erabakita, turkesa koloreko lepoko bitxi huraxe nahi zuela eta aber ikus zezakeen:
Nire ahizparentzako da! Bilduko didazu paketetxo polit batean, opari paperetan?
– Zenbat diru dakartzu ba