Gaur 90, Etxe!

Zain ginduan, ea 90ra iritsiko ote hintzen, huraxe gure ilusio. 10 egun aurreratuta aldegin hinguan, ordea. Beizamako ta Nuarbeko zuen baserrien berri dakien Largarateko Nikolas ari huan hire urtebetzerako bertsoak prestatzen: ezin bukatuz harrapatu huan; baina osatu zetik, gaur gogoratu eta abestu ditugun 3 bertsoak. Guk abestu baino lehen jakinak izango hituan hiretzako, baina guretzat ez, ordea, kantatu ta gozatu ditugun arte

Hileta genuen gaur

Joan Etxezarreta Beizamar jatorra joan zitzaigun atzo, bazkalaurrean. Ia 38 urte bete zituen Arantzazuko sukalde beroan, 1964an hasita, mende honetao lehen urteotan atseden ondo merezia hartu zuen arte. Ez gogo faltaz, ez; burubarren baitakoa alzheimer gero eta ezagunagoa bilakatzen ari zaigun gaitzak janda baino.

Baina, esan dezadan agudo, bere baserriko umore sano xirikaria ez zuela sekula santan galdu: ez zen disimulatzen zuelako, keba! Halakoxe sanidade jatorra zuelako, goitik behera eta aldenaz alde, bere irrifar betiko alai hura galdu gabe, ezkerreko begi kei

Gandiagaren bila

Gandiagan, Gandiagarenren bila. Halaxe genuen izenburu, eta halaxe ibili gara, Gandiaga II-ko Parketxean, bere olerkien mezu sakonenaren peskizan. Olerkari sentitu zeneko lehen pausoei jarraiki, bere Orbelaungo zuztarren saparen segidan, zuhaitz enbor gotordun eta adar abarotsu jaiki ta hazi zenaren bidaiari antzematen saiatu gara. Orbelaungo txertakak Arantzazuko mentuen txertualdian lortu zuen zuhaitz oparo bilakatuko zen horrengandik lehen fruitualdi bikaina, Elorri olerki sorta sakona. Gero mutualdi luzeak zapuztu zuen, baina ez antzutu. Zaputzetik libratzeko, bat izatekotan, Jurgi Oteitzarekin egingo zuen topo. Topaketa horrek, -ez da alferrik Gandiaga Topalekua- ez gutxi kostata baina, Hiru Gizon Bakarka oparo emankorrak ekarri zigun bigarren fruitualdi ezin aberatsagoa lortuko zigun. Zuhaitz eta landare ia guztiei bezalatsu, Gure Gandi

Egiguren Gotzaina (II)

Artzantzan eta unai edo behizaintzan, txakurrekin jolasean etxaburuan eta katuekin sukaldean, eta sukaldeko anai-arrebekiko harremanetan, eskola berezia izan dugu baserritako lanaldi eta atsedentxoetan ikasteko. Halakoxe eskolatik zetorren gure Manuel Goiaztarra, Arantzazuko ikastetxera iritsita beste horrenbeste baserriseme gazterekin topo egin zuenean. Latinak, astean zazpi eskolaldi izanik, lanak ematen zituen, egia; baina kostosoagoa zitzaien gehienei gaztelera ezin menderatua. Halere, aldameneko eta beste kideen animoz eta laguntzaz dena gainditzeko gauza zen zentzu sanoz beterik zetorrena.

Ikasketa gogortsuenak gainditu orduko, nobiziadua, Erriberriko filosofia ikasketak eta Arantzazuko teologia zuztarretaz jabetzeko saioak, eta

Tristea eta penagarria

Xoriek mututualdia dute udan, lumajearen mudaldian. Hala dabiltz zozo ta birigarroak, isilean ta gordeka. Isilik karnabak ere, mudabelarren hazittikia jaten. Antzekorik ote zuen Elizako hainbat agintarik, bazterrak jo ta asaldatu dituen krisialdia ez ote zaien iritsi edo

Egiguren Gotzaina (I)

Atzo goizean hil zitzaigun Bermeoko anaidian, bertako gaiso erretiratuen artean,
 Manuel Egiguren Galarraga, gure gotzain anai fina. 82 urte zituen, 64 bai frailetzako profesa egin zuenetik eta beste 58 apaiztu zenetik. Gotzain, berriz, 1982ko uztailaren 18an ordenatua izan zenez, 3 egun falta zitzaizkion 30 urte betetzeko, nahiz eta duela 5 urte jubilatu zen gotzain lanetatik, hantxe Bolibian betiko lanean jarraitu zuen arren.

Bere bizitzako pausoak eta ibilbidearen koska nagusiak, alegia, bere bizitzaren hezurdura kontatu nahi dut gaurkoan; hainbeste mami duenez Manuel anaiaren bizitzak, biharko saiotxoan saiatuko bainatzaizue, merezi duelakoan nagoelako, Goiazko baserri bizitzatik Arantzazura aldatua izan zen landare emankor gure anaia maitagarri honen bueloa eta bizi-zentzu aparta.

1930eko Urteberri egunez jaio zen Goiazko malkar altuetan. Gerra sasoi eta gerraosteko laztasunetan baserrian zailduta 13 urtez-edo etorri zen Arantzazura, 16rekin Zarauzko nobiziadua abiatzeko. 17 urte zituela eman zuen fraile bizitza onartzeko lehen zinitza. 21 urtez berretsiko zuen hemen Arantzazun, teologia ikasketetan zailtzen zihoan bitartean. Eta, 24 urte bete eta laister, 1954ko martxoaren 13an egingo zuten apaiz bere kurtsokideekin batera. Bitxia izan zen niretzat egun hura, orduantxe ikusi bainituen lehen aldikoz, nire 10 urte jakingose haietatik zesuman, fraile gazte sorta meza emateko baimentzen.

Apaiztu ondorengo zortzi urteak, 2 Foruan eta 6 Bermeon pasako zituen Manuelek; Foruan, Seminarioko hezitzaile eta irakasle; Bermeon, gazteen pastoraltzan batipat. 1962an Ameriketako Misiolari-Taldean parte lan egin zuen beste 3 urtez. Lan hori bete ondoren Montevideo-ra (Uruguay) destinatua izan zen; han, beste 10 urte bete eta Villa Diamante-ra (Argentina) igaroko zen; handik, Asunzion-era (Paraguay); han

Benetako dotri

Atzoko ama-semeen sanidadeak ezpal ederrik eman du gure ermanoen solasean. Izan ere, laurogeitik gora zazpi-zortzi zurubi maila igo dituztenen eskarmentuak badizu mamin egokirik, batzutan gazigozoxka, batzuei aukeran ozpintxutsu ere suerta dakiekeen arren. Familia askoren sanidadeaz geniharduela, hala zioen gure ermano baserritarrak:

Ni neok, aspaldiko dotri

Sanidade sanoa

Ama-semeak bazkaltzen. Gaur bertan. Errelebotik etorria semea: gustu osoz, merezitako otamena gozatuz, amatxori, laneko eguneroko betiko kontuak aparkatu eta, janari gozo betea solas mamidunaz gizenduz, hala diotsa:

– Ama, paradisua mundu honetan hamar urte bittartekua da; orduan bai bizi, bizi. Handik aurrerakua, norberaren mesederako bada, aldamenekoa zapaltzen erakusten dizue; eta, zergatik ez, horixe dela legezko pentsauta bizi da asko eta asko. Eta, zergatik ez, horrek mundu honetarako irabaziak badakarzkitzu

3 erretrato pasieran

Artista?…

Hitz horixe esanez, esan bezainbat galdetuz, halaxe lotu natzaio 74 urteko erretratista batekiko solasaldi pausatu bati. Pausatuarena diot, kastillanoa astiro ta totel antzean zeriolako. Arantzazuko plazatik haruntz, espaloian etzanda, plano guztiz bitxi bateko argazkia koadratzen ikusteak, txunditurik lotu nau halako estimazio inbiriazko batean. Saiatuko naiz, halako batean, porlanean etzanda, koadro beretsuko argazkia erretratatzen