Irakurketa izpirituala

Hala deitzen genion heziketa seriosdun sasoi hartan, nobiziadutik abiaturik, nola Erriberriko Filosofia garaian, hala Arantzazuko teologia aldian ere arratsero egiten genuen saioari. Orduerditik ordubete bitarteko emanaldi sakona nahi zuena osatzen saiatzen ginen. Jakina, horretarako liburua ere kontuz aukeratua beharko zuen izan, bestela kirolarekin ere aise konformatzen baikinen 18 urte beteberritan. Akordatzen naiz Marmion idazle ezagunaren liburuak harrapazka eramaten zituztela. Ordukotaz maixialari etorri zait gaur ikaslagunetako bat.

Nik lasai hartu nuen liburua aukeratzearen kontua. Pixka bat pentsatu ostean, patxadan pentsatu ere, Gero Axular abade jakintsuaren liburu lodikoteari heldu nion. Lagunen batek bota zidan Gero liburu hori ez ote zen izpiritual aldetik behar besteko tamainakoa edo