Zuek lasai

Asko dira goizetik galdezka ditugunak, aber zer pasa zaigun Euskadi Irratitik igande goizeko meza ez emateko. Ba, telefono teknologiak ezin izan gaitula lotu, nahiz eta ahaleginak eta bi egin ditugun, ordulaurdenez goitik ibili baikara ezin lortuz, eta ez dugu lortu. Ezta Segura Irratiarekin ere: ez atzo eta ez gaur. Hori dela ta, lasai, ez da izan batzuk pentsatu izan duten okerrik, ez okerbideko mandaturik

Saramago gogoan

Halaxe hasi da Baketik erakundearen kurtsoaldia gaur Gandiaga Topagunean. Bi atal izan ditu: Lehenbizikoan, Jonan Fernandezek, bildu den jendetzaren oparo ederra eskertu ostean, joan deneko urtebeteko gogoeta txandaren fruituak aurkeztu dizkigu: egoki aurkeztu ere, ohi duen pragmatismo xuxenean, gure bizikleta xaharren farola pizteko behar genuen Dinamoaren irudiarekin jasota. Puntu guztiz interesgarriak azaldu dizkigu, oinarrizko energiari dagozkionak, hasteko; pedalei eragitearenak, bestela ez dago argirik eta; baina, baita energia ordezkariarena ere, inongo helburuetara iritsiko bagara

Udazkena noiz iritsi da? Baina iritsi iritsi, horrela, puntu-puntuan, ez erdixka. Zeren eta, joan den larunbatean, 22an, eguzkiaren 3rak 11 minutu gutxiagoan (14

Aurrera nahi, baina…

Astea Karlo Maria Martiniren heriotzak bete du. Milango Duomo handian bere gorpua izan da izar joan den larunbatetik astelehen eguerdira. 200 milatik gora pasa omen ziren jesuita on ta handiari agur emanez. 23 urtez Milango artzapezpiku izan zenak miresmen sakon ta zabala irabazi zuen bere artzain begirada garbiagatik eta lan txuxenagatik. Gaisoaldi luzea bizi ta jasan izan du eroapen ziurrez azken 16 urteotan, Jeusalem aldean bizi izan denean, sasoi emankorrean, halanola Lombardiako Gallaraten erretiratuta, azkenaldian.

Azken Konklabean biltzean, normalean ez zeraman makulutxoaz azaldu zen: ez zuen aitasantu izendapenik nahi. Argi utzi zuen urte batzuk lehenago, ezin klaroago eta zuriago esanda:

Aro kalamatrika

Eguraldia beti airean, halaxe nemaion izenburu BERRIAren diseinua eta maketazioa daraman aro liburuari. Airearen aldaketak eta dantzak, bere ekarri ahalik eta gehienak errepasatu ostean, galdera batzuen txanda ere prestatu nuen azken pasarteetan. Halaxe, azkenaurreko galderatxo batek honako kontu hau botatzen zidan: