Aro kalamatrika

Eguraldia beti airean, halaxe nemaion izenburu BERRIAren diseinua eta maketazioa daraman aro liburuari. Airearen aldaketak eta dantzak, bere ekarri ahalik eta gehienak errepasatu ostean, galdera batzuen txanda ere prestatu nuen azken pasarteetan. Halaxe, azkenaurreko galderatxo batek honako kontu hau botatzen zidan:

One thought on “Aro kalamatrika

  1. Gurean ere antzeko zerbaitez oharturik geundean: lurrean armiarmak ibiliz gero, euria ate joka diagu. Anitzetan gertatzen duk hori.

    Gurasoen herrian aditua: bazegoan zaldi bat etxe ondoko pentzean, bazkatzen, gustura. Nagusiak, badaezpada ere, lotuta zian alde egin ez zezan. Eguraldia zoragarri zegoan. Ziplo zaldia irrintzika, putinka, jauzika hasi zuan. Nagusiak, lasaitzeko, etxeko ukuiluan sartu zian. Handik sobera gabe sekulako erauntsia izan zuan, kazkabar, harri eta guzti. Hizketan ez omen zekitek

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude