Inter Mirifica (1)

Gizarteko Komunikabideei buruzko Dekretuaren izenburua dugu goiko hori. Vaticanoko II. Kontzilioan bilakaera berexiantza ere izan zuen eta, gaur eta bihar, ea dekretu bitxi honen berri jorratzen dugun.

Noski, orduko komunikabideen jokera eta gurkoena, edo gaurko komunikabideena eta ordukoena, nahi baduzue, ez da konparazio errazetarako kontua. Baina, Joan aitasantuak, Kontzilioaren albistea bota eta prestakizunak abiatu zitueneko, 1960an, ekainaren 5ean, Komunikabideetarako Idazkaritza sortzeari eman zion. Eta segituan bildu ta pilatu zitzaizkien bertan, hainbat lurraldetako kristau erakundeetatik, gaiak eta gaiak, komunikabideen gorabeherak neurtu eta indarbidean jartzeko tamainakoak.

Landu zuten testuaren zirriborroa, eta baita Kontzilioko Gurasoei 1962ko abuztuan eman ere. Eskema horrek, sarreraz eta amaierako oharraz gain, 40 bat orrialde zituen. Lehen atalak medioekiko

Ez nian esan, ba?

Gure gosarittikietan hitzegin, solastu ta jorratu ez den gairik apenas geldituko den: hasi goizeko albisteren bat jorratuz, edo bezperako fubol partida, politikarien betiko ateraldiren bat, edo dela gertuko ezustekoren bat, edo gure beste komenturen bateko pasadizoren bat, edo goizean jakindako hildakoren bat dela, edo gertukoren baten heriotza nahiz fraileon arteko ezagunen batena

Sacrosanctum Concilium (2)

Konstituzio bikain honek eskema oso egoki landua zuen, mami sendo ta trinkoduna. Bazegoen han nondik kozk egin. Pauso ta urrats nagusienak honakoak zituen eta ditu:

1. Liturgia santua eraberritzeko eta bizkortzeko oinarri orokorrak:
– Liturgia santuaren izaera eta haren garrantzia Elizaren bizitzan
– Hezkuntza liturgikoa eta klerigoen nahiz laikoen esku-hartze aktiboa eragin beharra
– Arau orokorrak: herrien pentsaera eta tradizioarena ongi uztartzea; Eskritura Santuari lehentasuna ematea; elkartea indartu eta esku-hartzea aktibatzea.
2. Eukaristia eraberritzea: errituak sinplifikatzea; Jaunaren Hitza ebanjeliotatik eta Idazteunetik ugaltzea eta argi adieraztea.
3. Beste sakramentu eta sakramentalak eraberritzea. Helduen katekumenotza.
4. Orduen liturgia: eguneko eta gaueko orduak, Gorespen eta Bezperetan oinarrituta, Jauna goresteko egoki eraldatzea.
5. Liturgi urtea: Pazkoa bihotz duela, igandearen garrantzia. Parrokia gune nagusi.
6. Eliz musika: gregoriar abestia eta herriko kantaera ta kantu herrikoiak bizkortzea.
7. Artea eta gauza sakratuak: luxu garestiak ez baino, edertasuna nabarmentzea.

Eta azkenik, Eranskin bat bideratu zioten: Pazko igandearen data finkatu eta urte osoko egutegi orokorra seinalaturik geldi zedin.

Azken kontu honetatik etorriko ziren hainbat santuen egunak dataz aldatzea ere: pazko sasoian zeuden batzuk, edo abendu nahiz Eguberritakoak, data egokiagoetara aldatu baitziren. Aise gogoratzen gara, adibidez, SantoTomas (Santamas) egunaren lehengo datarekin

Sacrosanctum Concilium (1)

Bigarren saioaren irekiera, 1963ko irailaren 29an, San Migel egunez eman zen (ez urriaren 29an, atzo nioen gisara, data oker jasoa zuzenduz). Festatsua izan zen Erromara itzultzea.

Biharamunean, irailaren 30ean, De Ecclesia eskemarekin hasiko ziren. Baina, aurreko urtean landutako beste eskema eder bat, erabat onartua suertatuko zen abenduaren 4ean. Sacrosanctum Concilium deitu Liturgiaren Konstituzioa izango zen. Hau, aurreko urtean, urriaren 21eko Kongregazio jeneralean hasi eta abenduaren 7ra arte aztertu eta eztabaidatua zuten bere hainbat alorretan. Lehen saioan aztertua, bigarren honen azken egunetan onartuko zen, tartean ekinahaldutako beste Komisio ta batzarren lanari esker. 2147 gotzainengandik jasoko zituen aldeko botoak. Eta 4 besterik ez aurka. Baina tartean gorabehera sutsuak eta luzeak sokatiratu ziren han barruan.

Eztabaidarik gogorrenak eta zorrotzenak biltzekotan, honako puntuak seinala behar:
– Latina ordezkatzeko herri-hikuntza onartu edo ez, (*)
– Meza kontzelebratu ahal izatea,
– Ogi eta ardo, biekin komulgatu ahal izatea,
– Mezaliburuaren eta Orduen Liturgiaren erreforma,
– Apezpikuen Batzarren eskumena, tokian tokiko komenientzietara liturgiaren martxa egokitu ahal izateko

Kontzilioko bigarren saioa

1963an, San Juanetara hurbiltzear, ekainaren 21ean, eguzkiaren altuenean aukeratu zuten 66 urte zituen Giovanni Battista Montini aitasantu berri. Paulo VI.a hartu zuen izen eta deitura. Astebetera iristean, bere koroazio bezperetan, argi utzi zuen seinalatua bere bidearen erretena: lehenik eta behin, Kontzilio handiaren gurdia gidatuko zuen itzain onenaren borondatez eta Joan XXIIIari zor zion debozioz; eta, besteak beste, Ebanjelioa hotsegindo zuen lau haizeetara, ekinahalean eta gogoz; baitere saiatuko zen kristau guztien batasuna lortzen eta sinesten ez zutenenekin elkarrizketa sortzen; eta azkenik, Joan aurrekoaren bidean, bakearen eta giza solidaritatearen aldera lerratuko zen bere jardunean. 15 urte iraungo zuen aitasantutzan, asmo horien arrastoan.

Kontzilioaren bigarren saioa zabalduko zuen urriaren 29an, 40 egunez sakon jarduteko eta, abenduaren 7an, Sortzez Garbiaren bezperan atseden hartzeko asmoz.

Garrantzi betekoa zen, bitarteko 10 hilabeteetan egindako batzarren lana: kontziliorako prestatuak zituzten hainbat eskema pilo haietatik, ia denak 17ra tolestatu eta koadratzen jardun zuten eta, baita lortu ere. Bigarren saioan, –batzar ia denek lanean jarraituko zuten bitartean ere

Udazken udazkena

Udazken ta negu, natural samarrak direnean batipat, bere sasoia ongi probesten dakien landare hirukoteai erreparatzen diot: huntzari, mihurari eta goroldioari. Huntzaren sasoia aparta izan da aurten. Halaxe egokitu zaio azken 12 hilabete pasa, ia 300 egunetan, iazko udazken hasieratik honuntza. Ia 14 hilabete egin ditu lore ta fruitu beltx ugari ta franko erruz eskaintzen, emankor ta oparo.
Mihurak hobeto zaindu dituela, esango nuke, bere txandak. Baina, loratxo horiak zabaldu zituenetik, aurtengo giro aproposak lagunduta, hor da orain fruitutxo xuri zehargi pottolotuak, torto kalpartsuetan harro erakutsiz.
Goroldioa ere urte oneko ibili da. Udako bero lehorrenetan ere, horma bixtakoena ez gainerakoa, arboladietan beti itzalean aurkitzen duenez bere burua, ez du ihartu beharrik ere izan.
Hiru landare bitxi hauekin solasean aurkitu zuen bere burua gure anaia Bitoriano Gandiagak, gure olerkari hain fin eta maitagarriak. Sar gaitezen beraien solas esanguratsuan

Munduko erretore maitearen heriotza

1963ko ekainaren 3an hil zen Joan XXIII aitasantu maite ta maitagarria, urdaileko minbiziak jota. Bere jaiotetxeko beste bi anaia ere estamuko minbizi gaitz berak eraman zituen. 4 urte eta 7 hilabeteko aitasantutza osatu zuen, ondo eta ondroso beteta osatu ere. Eliza, aspaldiko partez, bakearen alderako lanetan, mundu senidetu eta haurridetuan, bihotzaren lehentasuna maite zuten gizon-emakumeen abangoardian, aintzin-aintzinean zegoen mundu osoko kristauen elkarteetan, Eliza.

Kontzilioan bildu ziren gotzain eta artzainek, lan saioak amaitu baino lehen nahi zuten santu izendatu, kanonizazioari itxaron gabe, ahobatezko aklamazioz. Paulo VI.ak abian ipini zuen bere dohatsutzea, eta Juan Paulo II.ak 2000.urteko irailaren 3an dohatsu izendatuko zuen.

Hutsunea utzi zuen, bai. Baina, bidea markatua zuen Kotzilioak, eta mundu zabaleko gotzain gehienak ez zeuden Joan handiak urratu bidea uzteko.

Urte hartan bertan, handik bi hilabetera, abuztuan etorriko zen Martin Luther King artzain protestanteak Washingtonen jaulkitako I have a dream hitzaldi gogoangarria ere:

Bakea lurrean!

Izan dira aitasantualdi luzeak, baita laburrak ere, ta baita motzak ere. Joan XXIII artzain onari laburretakoa egokitu zitzaion. Halere, artzaina eta aita izan Joan xalaua, bere epe ez luzean 8 entziklika idatzi zizkigun, 1961ean utzi zigun Mater et Magistra bezain mamitsu, egoki eta ezagunak tartean.

1963an, apirilaren 11an juxtu, hil aurretik bi hilabte eskas, Pacem in Taerris bikaina utziko zigun, 53 egun aurretik bere testamentu paregabea eskaini zigularik. Munduan bakea nola lortu,