Munduko erretore maitearen heriotza

1963ko ekainaren 3an hil zen Joan XXIII aitasantu maite ta maitagarria, urdaileko minbiziak jota. Bere jaiotetxeko beste bi anaia ere estamuko minbizi gaitz berak eraman zituen. 4 urte eta 7 hilabeteko aitasantutza osatu zuen, ondo eta ondroso beteta osatu ere. Eliza, aspaldiko partez, bakearen alderako lanetan, mundu senidetu eta haurridetuan, bihotzaren lehentasuna maite zuten gizon-emakumeen abangoardian, aintzin-aintzinean zegoen mundu osoko kristauen elkarteetan, Eliza.

Kontzilioan bildu ziren gotzain eta artzainek, lan saioak amaitu baino lehen nahi zuten santu izendatu, kanonizazioari itxaron gabe, ahobatezko aklamazioz. Paulo VI.ak abian ipini zuen bere dohatsutzea, eta Juan Paulo II.ak 2000.urteko irailaren 3an dohatsu izendatuko zuen.

Hutsunea utzi zuen, bai. Baina, bidea markatua zuen Kotzilioak, eta mundu zabaleko gotzain gehienak ez zeuden Joan handiak urratu bidea uzteko.

Urte hartan bertan, handik bi hilabetera, abuztuan etorriko zen Martin Luther King artzain protestanteak Washingtonen jaulkitako I have a dream hitzaldi gogoangarria ere:

One thought on “Munduko erretore maitearen heriotza

  1. Jarraitu beharreko eredua, beraz, Bergamoarrarena. Ziur aski berak ez ziokean neholako errietarik emanen Cardenal nikaraguarrari, urte batzuez geroago dohatsutu zuen hark ez bezala.

    Jarraitzaileak, teologiaz batere ez dakien honen aburuz, goreneko postuetatik urrunxko geratu dituk.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude