Udazken udazkena

Udazken ta negu, natural samarrak direnean batipat, bere sasoia ongi probesten dakien landare hirukoteai erreparatzen diot: huntzari, mihurari eta goroldioari. Huntzaren sasoia aparta izan da aurten. Halaxe egokitu zaio azken 12 hilabete pasa, ia 300 egunetan, iazko udazken hasieratik honuntza. Ia 14 hilabete egin ditu lore ta fruitu beltx ugari ta franko erruz eskaintzen, emankor ta oparo.
Mihurak hobeto zaindu dituela, esango nuke, bere txandak. Baina, loratxo horiak zabaldu zituenetik, aurtengo giro aproposak lagunduta, hor da orain fruitutxo xuri zehargi pottolotuak, torto kalpartsuetan harro erakutsiz.
Goroldioa ere urte oneko ibili da. Udako bero lehorrenetan ere, horma bixtakoena ez gainerakoa, arboladietan beti itzalean aurkitzen duenez bere burua, ez du ihartu beharrik ere izan.
Hiru landare bitxi hauekin solasean aurkitu zuen bere burua gure anaia Bitoriano Gandiagak, gure olerkari hain fin eta maitagarriak. Sar gaitezen beraien solas esanguratsuan

One thought on “Udazken udazkena

  1. Ederrak bertsoak eta ederrak ere azalpenak. Gure auzoan pikondo anitz zegok, hantxe zirauk goroldioak, heze-heze. Zuen xoko horretarat urrezko igitaiak eraman beharko zaizkizue mihura-eta ebaki ditzazuen, zeltar druiden antzera, ezta, Zabalix Druida?
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude