Kontzilioko bigarren saioa

1963an, San Juanetara hurbiltzear, ekainaren 21ean, eguzkiaren altuenean aukeratu zuten 66 urte zituen Giovanni Battista Montini aitasantu berri. Paulo VI.a hartu zuen izen eta deitura. Astebetera iristean, bere koroazio bezperetan, argi utzi zuen seinalatua bere bidearen erretena: lehenik eta behin, Kontzilio handiaren gurdia gidatuko zuen itzain onenaren borondatez eta Joan XXIIIari zor zion debozioz; eta, besteak beste, Ebanjelioa hotsegindo zuen lau haizeetara, ekinahalean eta gogoz; baitere saiatuko zen kristau guztien batasuna lortzen eta sinesten ez zutenenekin elkarrizketa sortzen; eta azkenik, Joan aurrekoaren bidean, bakearen eta giza solidaritatearen aldera lerratuko zen bere jardunean. 15 urte iraungo zuen aitasantutzan, asmo horien arrastoan.

Kontzilioaren bigarren saioa zabalduko zuen urriaren 29an, 40 egunez sakon jarduteko eta, abenduaren 7an, Sortzez Garbiaren bezperan atseden hartzeko asmoz.

Garrantzi betekoa zen, bitarteko 10 hilabeteetan egindako batzarren lana: kontziliorako prestatuak zituzten hainbat eskema pilo haietatik, ia denak 17ra tolestatu eta koadratzen jardun zuten eta, baita lortu ere. Bigarren saioan, –batzar ia denek lanean jarraituko zuten bitartean ere

2 thoughts on “Kontzilioko bigarren saioa

  1. On lukek irakurtzea zer zioten orduan hemengo egunkariek, Kordobillan idazten denak batez ere. Ez ziketean pozez hartuko albiste sorta hura. Hemengo eliza ordezkariek, aitzitik, aita santuarena barik, mendebaldeko jagolearen gidaritza batere ez espirituala zitean itsasargi.
    Egon bizkor.

  2. Ikusten diat, bigarren saioko hasiera data gaizki ipini dudala: urrian ez baino, irailaren 29an izan baitzen, San Migel egunez; eta horrela ez dituk 40 egun, baizik 70 iraungo zian, lan asko eginez, bigarren saioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude