Sacrosanctum Concilium (1)

Bigarren saioaren irekiera, 1963ko irailaren 29an, San Migel egunez eman zen (ez urriaren 29an, atzo nioen gisara, data oker jasoa zuzenduz). Festatsua izan zen Erromara itzultzea.

Biharamunean, irailaren 30ean, De Ecclesia eskemarekin hasiko ziren. Baina, aurreko urtean landutako beste eskema eder bat, erabat onartua suertatuko zen abenduaren 4ean. Sacrosanctum Concilium deitu Liturgiaren Konstituzioa izango zen. Hau, aurreko urtean, urriaren 21eko Kongregazio jeneralean hasi eta abenduaren 7ra arte aztertu eta eztabaidatua zuten bere hainbat alorretan. Lehen saioan aztertua, bigarren honen azken egunetan onartuko zen, tartean ekinahaldutako beste Komisio ta batzarren lanari esker. 2147 gotzainengandik jasoko zituen aldeko botoak. Eta 4 besterik ez aurka. Baina tartean gorabehera sutsuak eta luzeak sokatiratu ziren han barruan.

Eztabaidarik gogorrenak eta zorrotzenak biltzekotan, honako puntuak seinala behar:
– Latina ordezkatzeko herri-hikuntza onartu edo ez, (*)
– Meza kontzelebratu ahal izatea,
– Ogi eta ardo, biekin komulgatu ahal izatea,
– Mezaliburuaren eta Orduen Liturgiaren erreforma,
– Apezpikuen Batzarren eskumena, tokian tokiko komenientzietara liturgiaren martxa egokitu ahal izateko

One thought on “Sacrosanctum Concilium (1)

  1. Gezurra iduri dik latinera ala herri hizkuntzak erabili behar ziren eztabaidatzeak hogeigarren mendean. Gogorat etorri zaidak behin irakurri nuen zerbait: Kasedako apez erdaldunak aitortu zian eliztar anitz Galipentzurat joaten zela konfesatzerat hango apezak baitzekien euskaraz eta hizkuntza horretantxe xahutu nahi baitzuten barnekoa. Jimeno Jurio handiaren

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude