Sacrosanctum Concilium (2)

Konstituzio bikain honek eskema oso egoki landua zuen, mami sendo ta trinkoduna. Bazegoen han nondik kozk egin. Pauso ta urrats nagusienak honakoak zituen eta ditu:

1. Liturgia santua eraberritzeko eta bizkortzeko oinarri orokorrak:
– Liturgia santuaren izaera eta haren garrantzia Elizaren bizitzan
– Hezkuntza liturgikoa eta klerigoen nahiz laikoen esku-hartze aktiboa eragin beharra
– Arau orokorrak: herrien pentsaera eta tradizioarena ongi uztartzea; Eskritura Santuari lehentasuna ematea; elkartea indartu eta esku-hartzea aktibatzea.
2. Eukaristia eraberritzea: errituak sinplifikatzea; Jaunaren Hitza ebanjeliotatik eta Idazteunetik ugaltzea eta argi adieraztea.
3. Beste sakramentu eta sakramentalak eraberritzea. Helduen katekumenotza.
4. Orduen liturgia: eguneko eta gaueko orduak, Gorespen eta Bezperetan oinarrituta, Jauna goresteko egoki eraldatzea.
5. Liturgi urtea: Pazkoa bihotz duela, igandearen garrantzia. Parrokia gune nagusi.
6. Eliz musika: gregoriar abestia eta herriko kantaera ta kantu herrikoiak bizkortzea.
7. Artea eta gauza sakratuak: luxu garestiak ez baino, edertasuna nabarmentzea.

Eta azkenik, Eranskin bat bideratu zioten: Pazko igandearen data finkatu eta urte osoko egutegi orokorra seinalaturik geldi zedin.

Azken kontu honetatik etorriko ziren hainbat santuen egunak dataz aldatzea ere: pazko sasoian zeuden batzuk, edo abendu nahiz Eguberritakoak, data egokiagoetara aldatu baitziren. Aise gogoratzen gara, adibidez, SantoTomas (Santamas) egunaren lehengo datarekin

One thought on “Sacrosanctum Concilium (2)

  1. Hau gertatu zuan duela mende erdia abantzu. Halarik ere bazirudik apez batzuek ez dutela letra tipia irakurri. Oraindik ere, batzu horiek, zailtasunak (eta aurpegi desatseginak) paratzen ditiztek elizkizunetan halako herri doinuak jotzen edo abesten direnean. Txistu jotzea edo euskal abestiak kantatzea nola debekatzen zuten ikusita nagok.

    Asmo onak ei zeuzkatean Bergamoarrak nahiz haren ondorengo batzuek, bertze batzuek, aitzitik, betiko jarrera itogarriaren alde jokatu ditek. Eskatzen duten

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude