Ez nian esan, ba?

Gure gosarittikietan hitzegin, solastu ta jorratu ez den gairik apenas geldituko den: hasi goizeko albisteren bat jorratuz, edo bezperako fubol partida, politikarien betiko ateraldiren bat, edo dela gertuko ezustekoren bat, edo gure beste komenturen bateko pasadizoren bat, edo goizean jakindako hildakoren bat dela, edo gertukoren baten heriotza nahiz fraileon arteko ezagunen batena

One thought on “Ez nian esan, ba?

  1. Hemen ere 600 metrotan elurra izan diagu. Ezkabako kaskoa zuri zegok oraino ere. Kazkabarra, txingorra, txirgora, babazuza edo harriabar izaterat iritsi gabe, hor darabilzuen kixkoria edo Nafarroa Beherean erabiltzen duten babazizkor delakotik hurbilago dagoen zerbait egin ere dik. Arga sendo heldu duk, Irubide aldean edo Arrotxapean ia gainezka egitear egon duk. Kasu eman beharko ziotek hegoalderago dauden herrikoek errekaren emariari.

    Baserritarrak asmatzen segitzen dik, haren hutsunea luzeegi suertatu duk, ongi itzuli!

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude