Inter Mirifica (1)

Gizarteko Komunikabideei buruzko Dekretuaren izenburua dugu goiko hori. Vaticanoko II. Kontzilioan bilakaera berexiantza ere izan zuen eta, gaur eta bihar, ea dekretu bitxi honen berri jorratzen dugun.

Noski, orduko komunikabideen jokera eta gurkoena, edo gaurko komunikabideena eta ordukoena, nahi baduzue, ez da konparazio errazetarako kontua. Baina, Joan aitasantuak, Kontzilioaren albistea bota eta prestakizunak abiatu zitueneko, 1960an, ekainaren 5ean, Komunikabideetarako Idazkaritza sortzeari eman zion. Eta segituan bildu ta pilatu zitzaizkien bertan, hainbat lurraldetako kristau erakundeetatik, gaiak eta gaiak, komunikabideen gorabeherak neurtu eta indarbidean jartzeko tamainakoak.

Landu zuten testuaren zirriborroa, eta baita Kontzilioko Gurasoei 1962ko abuztuan eman ere. Eskema horrek, sarreraz eta amaierako oharraz gain, 40 bat orrialde zituen. Lehen atalak medioekiko

One thought on “Inter Mirifica (1)

  1. Hire idazkiotan azaldutakoa ikusita, begien bistakoa duk zein izan zen espainiar ordezkarien betebeharra garai hartan: atzerakoitzat jotzen zenari eutsi. Hainbertzetan eskatzen duten damutzea eurek egin beharko liketek. Fariseo hauen aburuz, aholkuak beti bertzerendako izaten dituk. Halaxe ibili dituk aunitz urtez, gezurra gezurraren gainean eraikiz.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude