Ekumenismo dekretua (1)

1964ko azaroaren 20an, Kongregazio jeneralean bozkatu zen eskema, aldeko 2054, kontrako 64 eta balio gabeko 11 botoz onartua izanik; biharamunean, Aita Santuak hala nahita, 19 aldaketa sartu ondoren, ageriko biltzarrean egin zen azken bozketa; onartua izan zen dokumentua aldeko 2137 eta kontrako 11 boto zituela; biltzar horretan bertan promulgatu zen ofizialki Dekretua.

Joan XXIII.ak barru-barruan zeraman arazoa zen ekumenismoarena. Nuntzio zela berberak ikusi eta sufritu baitzuen kristauen zatiketa Balkanetan. Baina, Elizaren aldetik bazterturik zegoen batasunaren kontua:

Beste landubeharrekoak

1964ko udazkeneko 3. etapako lanen artean beste hainbat eskema aztertu eta eztabaida zituzten. Honakoak gutxienez:

* Irailaren 23tik 28rako bileretan Erlijio-Askatasunari buruzko Adierazpena (berez Ekumenismoari buruzkoaren V.kapitulua zen). Aurrerantzean, Elizak kristau ez diren beste erlijioekin duen jarrerari buruzko Adierazpena bilduko du

Herrien Argi (3)

II.Kapitulua: Jainkoaren herria

Jaunak ituna sinatu zuen bere herriarekin eta Kristok itun berria. Horregatik, Jainko herria apaiz-herri ere bada: sakramentuetan eta zerbitzuan gauzatzen den apaizgoa du. Profeta-herri ere bada, hainbat karisma dituelako. Eta Eliza Jainko herria denez, munduan Erreinua gauzatzen eta lurralde guztietan eraikitzen doa. Ez doa bakarrik: kide ditu eta aldamenean juduak, musulmanak, ez-katolikoak eta Jainko bila zintzoki dabiltzan beste gizaki guztiak. Jainko herria misiolaria baita.

*

Herrien Argi (2)

1.Kapitulua: Elizaren misterioa

Aitak, Semeak eta Espirituak jardun dute Eliza sortzen: bera baita Jainko erregetzaren gune gure lurrean. Alderdi asko ditu Elizak: artadi da, artalde, Jaunaren hazi eta labore, Jaunaren eraikin, emazte, eta batipat, Kristoren gorputz mistikoa. Gertuko da batetik, izpiritual bestetik, Kristoren salbazioa gizakienganatzen duena, eta behartsuei batipat erreparatzen diena. Kristoren misterioa munduari azaltzen dihoa, azkenik denentzat argitsu agertuko den arte.

*