Elizaren eskema

1963an, Kontzilioaren bigarren saioan, Liturgiari buruzko Kostituzio bete ta bikaina eratu eta aurrera atera zen, eztabaida bero askoren labetik ogi erreberriaren antzera atera ere; saioaren azken aldera, epe extuan, baita Komunikabideei buruz Inter Mirifica ere. Kongregazio jeneral askotxotan, halere, Elizaren eskemari helduta ibili ziren, eta haren ataletan korzkaka serio. Bai lehen bi urte horietako saioetan eta baita bi bitarteetan ere: gehien solasten zuten gaia Elizarena zuten, bai. Gerora, gehiago landu eta gero, aldaketa dezente eginda, halaxe onartuko bada ere, esan dezagun, hirugarren fasera edo saioara 1964an sartu aurretik, asko saiatu zirela hainbat gai eztaibadatsu ta gogorrak biguntzen. Eta horrela, baita, 1963ko abenduko 5ean bigarren fasea amaitu zenetik ere. Lan gehiena ematen ari zen gaia, Elizarena baitzen, izan ere, gai guztien bizkarrezur izango zena: De Ecclesia deitu eskeman etorriko zena, eta dena bukatzean, Lumen gentium deituko zena.

Kontu printzipalentxuenak nondik ote zihoazen? Kolejialitatea deituko zitzaion eduki berria izango genuke gaietako bat. Alegia, Eliza esanda, Aitasantua goian hartu behar da, gotzainen gainetik kardinalak, eta haien bizkarrean, kataluniako kastell altuenen gisara, hantxe goian aitasantua dugula, monarkia santua bailitzan? Aldiz, kolejialitate hitzak, gotzainen ekipoari ematen dio botere altuena, aitasantua bera ere, gotzainen taldeko bat, Erromakoa eta inportantea izanik. Bestela galdetuko bagenu, honako itauna: Kontzilioa bilduta dela, nor da agintea duena, kontzilioa bera bere plenean, ala aitasantua? Noski, kolejialitate honek, Gotzainen Batzarrei (konferentzia episkopalei) damaie eskumena, bertako elizak goberna ditzaten.

Diakono permanenteak ordenatzeko asmoa zuten beste puntu asko eztabaidatzen zutena: ezkonduak egin diakono, edo diakonoak zelibatoa betetzera behartu, eta antzerako adarrak zeuzkaten erabakitzeko.

Beste puntuetakoa honakoa zen: Jainko Herria eta kristau herriaren apaizgoa ipini lehen tokian, edo betiko jerarkia ofiziala lehenago

2 thoughts on “Elizaren eskema

  1. Betiko mailaketa aldatu nahi izateak ekarriko zian, eiki, arazo franko. Franco genian hemen, aldiz, gauzak nola egin behar ziren zehazteko ororen buru. Haren adiskide gotzainek ederki azalduko zitean Europako alderik anker, eskuindar eta urdinduena.

    Zinez egoera larrian ibiliko zituan Euskal Herritik Kontzilioari idazki hura prestatu zutenak. Geroagoko anitz ere halaxe ibili zuan, gogoan zauzkat meza bukatu ondotik espetxerat eramaiten ohi zituzten auzoko apezak egunotan aipatu dituan gaietan sakondu nahi izateagatik. Ez zituan hemengo eliza agintarien gogoko nonbait.

    Egon bizkor.

  2. Elizak,geroagokoak, aintzinako elizatxo eta baselizak, areago atzenduta ditugu.
    Euskaldunok elizbarrutiak gara baina,egun, ez dira gureak egina.Elizatxoak eta bazelizak ere hildo beretik dohazte,sinismenaren eskaintzatik, beste bateraino iristear doazte euskaldunen elizbarrutiren sinislanak.

    Nik horrela bizi dut:ermitten erretile-lanak, bainan,,,apaintzeko?Eta ildoetako zereginak, zer?Non dira?
    Herriz herri bai eta..?Zertarako?
    Ondo izan.

    Gure ondare kulturala non?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude