Presbyterorum ordinis (1)

Apaizen ministerioari eta bizitzari buruzko Dekretua 1960ko ekainaren 5ean ipini zen martxan. Joan XXIII.aren borondatez munduko katolikoei aurkeztutako galdera-sortaren erantzunen artean, apaizen ministerio eta bizitzari dagozkionak hainbat ageri baitira. Eta hala, 32 kidez osaturik zegoen Comissio de Disciplina Cleri eta inguruko beste 34 aholkulari itsatsiko zitzaizkielarik, han abiatu ziren. Lana errazteko asmoz, Kontzilioko batzorde bat eratu zuten, komisioetako 16 lagun eta Aita Santuak berak izendaturiko beste 9 lagunekin. Hasierako talde zabalagoaren buru zen Ciriaci kardinala arduratuko zen Kontzilioko eskema-lanak zuzenduko zituen batzorde langile honetaz ere.

Zirriborro eta zuzenketa, lan ona egiten zihoazen. Baina, Kontzilioaren bigarren etaparen ostean, asko luzatuko zen bildurrez edo, hain garrantzizkoak ez ziren dokumentuak hobe zela sinplifikatzea erabaki zen. Apaizen hau izan zen horietakoa.

1964ko urriaren 13an ireki zen honi buruzko eztabaida. Kontzilioko 41 Gurasoren eskaerak agertu ziren eta bi egunez luzatu zen prozesua. Aurreko bi faseetan, Gotzainei buruz eta laikoei buruz ere, luze hitzegin eta jardun zutenez, Kontzilioko kideetako asko aspertu samar ageri ziren eta, bigarren fasekoan apaizei mezu bereziren bat luzatzekotan ere ibili ziren arren, hurrengorako utzi zuten 1964ko udazkenetik atzenduta.

Bienbitartean lanean ziharduen batzordeak. 1965ko urtarrilaren amaierarako dokumentuari buruzko oharrak bidali zituzten Kontzilioko 157 Gurasok: iritsitako 466 proposamen osagarriak, batzordeko talde txikien bidez aztertu eta eskeman koadratzen saiatu ziren.

Kontzilioo bilkuren laugarren eta azken fasean, hau da, 1965eko azaroaren 13an, eztabaidari ekin zitzaion Marty monsinoreak apaizen ministerio eta bizitzari buruzko eskemari zegokion txostena irakurri ondoren; eztabaida 16ra arte luzatu zen, baina 25etik 27ra ere izan ziren zenbait hitzaldi, 56 hizlarik esku hartuz. Denera ia 10.000 iradokizun jaso zituen eskema honek bere bidaia koskatsuan. Bazituen gai eztabaidagarriak, bai; baina, diximuloan pasa nahi izan zituzten gehienak: Gotzaiak nekatu samarrik ere bai eta, beren mendekoetaz hitz egiteko adore gehiegirik ere ez, nonbait. Gehixeago eskatzen zitzaien kanpotik, gizarte irekiagoak apaizari zer ta noraino eskatzen ote zion, adibidez; edo

Dignitatis humanae Espainian (ta 3)

Erlijio-askatasunari buruzko Adierazpena Kontzilioan landu zen bitartean, sokatiraren alde banatakoak lehen egunetatik berezi ta nabarmendu ziren: noski, batzuk azkarrago ta setatiago, beste hainbat herrialdetako gotzainak baino. Asko zihoakien enbido honetan, eta ordagotarako ere prestaturik zeuden italiar artzapezpikuak eta beste inor baino tematsuago eta ostinatuago Espainia aldeko tropa osoa.
Izan ere, Espainiak hor zuen bere 1953ko Konkordatua, benetako

Dignitatis humanae (1)

Erlijio-askatasunari buruzko Adierazpena kukua bezala ibilita zegoen arrautza non ipiniko. Alegia, hasieran Elizaren eta Estatuaren arteko harremanen arazoa sartzeko asmoa zuen teologiako batzordeak; eta, erlijio-askatasunaren arazoa ere hor kokatzeko asmotan zebiltzan. Baina, gero, Elizaren eta Estatuaren arteko harremanen gaia erabat baztertu zuten. Orduan, kristauen batasunerako idazkaritzak, prestaerako fasean, ea ba erlijio-askatasunari buruzkoa han enkaja ote zezakeen eta, hala, testua prestatu zuen, eta hangoxe 5.atala izango zen; baina batzorde nagusiak ez zuen onartu, orduan bertan eskumenik ez zuelako. Eta, azkenean, kabirik ezean, hartu kapitulu bakarra eta berehorretan errun behar izan zuten eskema laburra.

1964an, hirugarren etapa emankorrean agertu zen eskema areto nagusian. Eztabaida bixi-bixia eta emankorra izan zuen. Argi ikusten zuten Kontzilioko guraso gehienek, Ekumenismoaren barrutian ez zela kabitzen erlijio-askatasunaren arazoa, zabalagoa zela askozaz. Irailaren 25etik 28ra eztabaidatu zuten: 43 hizlari mintzatu ziren, sakonki jardun zutelarik, eta zenbait puntutan elkarren kontrao iritziak agertu ziren, ongi trabatuta. Eliza katolikoaren tradizio itxia ere hor zegoen, askorentzat ia dogmaren parekoa zena:

Bi ikuspegi

Bi ikuspegi edo kontamodu, kontumodu eta zenbatzemodu ipiniko dizkitzuet. Nik hilabetekakoari baino gehiago begiratzen diot ilargiz ilargikoari… Hori geroxeago dator.

Baina kontuak eta datuak hilabeteka nola apuntatuta biltzen diren, ba horiei begiratu beharko lehenik, elkar ulertu nahi badugu kontu-konta ta zenbatzemodutan.

Hilabeteka goazenez, klimatologia luze bateko datuak behar ditugu, nahasmenetan trabatu nahi ez badugu. Alegia, hamar urteko datu zerrenda, laburtxoa gerta daiteke, ta agudo galdetzen da kaletik: