Dignitatis humanae (1)

Erlijio-askatasunari buruzko Adierazpena kukua bezala ibilita zegoen arrautza non ipiniko. Alegia, hasieran Elizaren eta Estatuaren arteko harremanen arazoa sartzeko asmoa zuen teologiako batzordeak; eta, erlijio-askatasunaren arazoa ere hor kokatzeko asmotan zebiltzan. Baina, gero, Elizaren eta Estatuaren arteko harremanen gaia erabat baztertu zuten. Orduan, kristauen batasunerako idazkaritzak, prestaerako fasean, ea ba erlijio-askatasunari buruzkoa han enkaja ote zezakeen eta, hala, testua prestatu zuen, eta hangoxe 5.atala izango zen; baina batzorde nagusiak ez zuen onartu, orduan bertan eskumenik ez zuelako. Eta, azkenean, kabirik ezean, hartu kapitulu bakarra eta berehorretan errun behar izan zuten eskema laburra.

1964an, hirugarren etapa emankorrean agertu zen eskema areto nagusian. Eztabaida bixi-bixia eta emankorra izan zuen. Argi ikusten zuten Kontzilioko guraso gehienek, Ekumenismoaren barrutian ez zela kabitzen erlijio-askatasunaren arazoa, zabalagoa zela askozaz. Irailaren 25etik 28ra eztabaidatu zuten: 43 hizlari mintzatu ziren, sakonki jardun zutelarik, eta zenbait puntutan elkarren kontrao iritziak agertu ziren, ongi trabatuta. Eliza katolikoaren tradizio itxia ere hor zegoen, askorentzat ia dogmaren parekoa zena:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude