Gaudium et Spes (ta 3)

Kontzilioko azken urtean, 1965ean, erlauntzi aztoratua zirudien Vatikanoko martxak. Aurreko saioko iruzkin, zuzenketa eta erantsi beharrekoak gauzatzen, 100 lagunetik gora ziren lan betean, jotakean zebiltzanak.

Kontzilioko Areto Nagusian irailaren 21etik urriaren 8ra eman zen eztabaida serioa: argi ikusi zen testu hau ez zutela askok maite, batez ere ez zela Alemaniako apezpikuen gogokoa. Apezpiku belgiarrak eta frantziarrak bai, zituen hutsuneak aitortu arren, hauek testuaren alde zeuden.

Kontu arazotsuenak, eztabaidatuenak, honakoak zituzten:
– Norentzat doa dokumentua: sinestunentzat, gainerako guztientzat, denentzat?
– Ezkontza zertarako, seme-alabak ekarri ta hazteko ez bada?
– Nuklear armamentua: onar daiteke, edo erabat gaitzetsi