Banatooor…!

Hori zuen bere aldarria, morroi alfer gibelaundi gogaituak, 1943an, Arantzazuko Kolejio Serafikoan, Lezoko Salaberriak antzeztu zigun pertsonaia lasai gustagarriak. A zer nolako barrealgaraak bota genituen. Niretzat, urte haretako Eguberritako antzespenik politenetakoa… Zertara datorren sarreratxo hau…?

Lanpetuta, barrenhustuta, gogaituta, nazkatuta, higuinduta, nardatuta, gogoetsita, tripak janda

6 thoughts on “Banatooor…!

  1. Barka, 1943an ezin, jaioberria nintzen eta… 1953ko Eguberritan zen, hor goian gogoratu dudan Banatoooor!, gu gaztetxoontzat hain erakargarria eta gogoangarria gertatu zena.

  2. Ongi etorri berriro, Pello! Urduritzen hasiak geunden zure faltaren aurrean. Eguneroko letra hauetan gauden guztiok badakigu zer diren horrelako boladak, direnak direlakoak zergatiak.

  3. Noiz itzuliko zain, aiduru, igurikitzen, esperoan, irritsean, aiherrak, joranez eta, jator aitor dezadan, berantetsirik geundean. Arras, txit, hagitz, arront, txoil, erabat, oso eta zeharo luzetsita eduki gaituk, Pello. Gure musikari, meteorologo, ornitologo, humanista, idazle, xextokari, ipuin kontalari eta artista handia berriz heldu duk gogo handiz, azalduko al diguk zerk nardatu hauen?
    Amaren mokorra aipatu duk, gehien maite hauena senda bedi ahalik eta denbora tarterik llaburrenean.
    Egon bizkor.

  4. Nire ongi etorri beroena.Eta,harira, diozu zortzi euskal haizei eta zortzi adierapen aipu. Zer diozu kokolduta nago? ezaguna dut.Zortzi euskal haize bederen, beste bat gehiagorekin gelditzen naiz.
    Besarkada bat eta ohorez,bizi bedi.

    Ondo izan.

  5. Segi aitzina Pello! Plazerrekin entzuten ditugu zure aro-kronikak Euskal Irratietan, eta orai berriro zure lerroak begiratzen ahalko, hau udaberriko berri ona! Izan ontsa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude