Bi garten aldeak

Eman du zeresanik, eman duenez, udaberriko garten edo koarta-tenporen astetxoak. Hark berak baino, haren ondorengo udaberriak gehiago. Bart amaitzen genuen udako garten asteak ere emango ote du, bada? Ari dira botatzen, aurten udarik ez dugula izango eta

Ilargia esames

Negu ta udaberri, herenegun hilabeterokoen peskizan ibili ostean, niri neuri gustatzen zaidan kontabilitatea nahi dizuet mostran ekarri. Udazkena aparte utziko dut, zenbakiekin larregi ez konplikatzeko.
Iaz, abenduan, Santa Luzia egunez izan genuen ilberrittoa. Euriz etorri zen, baina ilargialdi osoan, urtarrileko 11an hurrengo ilberria iritsi zen artio, 52 litro besterik ez zuen utzi. Aldiz, eguzki egunak aporrillo eman zituen, batean gutxiago, bestean gehixeago: 24 egunetan agertu nahi izan zuen eguzkiak, neguko egunik laburrenak zituen arren, 179 ordu bixtan eman zituelarik.

Baina, etorri zen etorri, hurrengo ilberritxoa, urtarrilaren 11koa. Biharamunean hasi eta, segido, 15 egunez bota zizkigun 365 litro euritan. Ilbetea errespetatuz, 5 egun eguzkitsu eman zizkigun urtarril azkenekoak, baina, otsailaren lehen 10 egunetan, hor bota zizkigun beste 219 litro. Ilargi urtsua, aspaldian bat izan bada: 584 utzi zizkigun 25 egun negukoetan.

Otsailaren 10ean iritsi zen beste ilberria. Lau egun lehenbizikoetan, 95 litro. Hau ere lehengo bidetik ote dator ba? Baina, 5 egun eguzkitsu eman ostean, ekin zion elur xehe maluta ximur ttikiarekin, eta halaxe 6 egunez, zaparrada tamainako erauntsirik bat bera ere gabe, 56 zentimetrotarainoko elur manta utzi zigun, hotz eta hotz. Hain justu, udaberriko koarta-tenporen emana izan genuen hori: Eguzkia lehen egunean, gero segidako 6 egun elurtsu, eta koroa beste eguzki egun batez erantsi zion. Eta hurrengo beste 12 egunetan, eguzkia oparo eta lauzpabost euri xirimiri. Ilargi xelebre samarra, benetan: Lau egunetan ia 100 litro; gero 6 elur-egunetan beste 60 litro, baina ia beste guztia, eguzki gozotan. Neguko garai xelebreenak izan genituen horiek.

Martxoaren 11an zetorren hirugarren ilberria. Zer ekarriko ote du? Martxoko 11an, trumoi eta elur abiatu zen. 91 litro bota zituen 8 egunetan; 4 egun eguzkitsu eman goxagarri eta, martxoaren azken beste 10 egunetan, 106 litro. Apirilaren lehen 8 egunek beste 77 erantsiko zizkioten. Denera: 274 litrotxo, 3.ilberriak ere.

Txinkoka nola datozen ilargiok, ea zer dakarren apirilekoak. Iritsi da apirilaren 10ean, eta eguzki beteko dozenerdi bat egun oparitzen dizkigu lehenbizi. Hurrena, 3 egun euritsu. Berriro, 5 egun eguzkidun. Azkeneko seiak euritsuak. Eta, berriro, beste 7 eguzkitsu. Eguzki orduak gehiago, euri litroak baino. 176 litro euri.

Hara, ilargien txinko-saltoen estanpa:

Abenduan Santa Luzitan abiatuak: 52 litro euri; aldiz, 179 ordu eguzkitako.
Urtarrilean abiaturikoak: 584 litro, 25 egunetan.
Otsailaren 11an abiatuak: 160 litro 10 egunetan

Amatxo, Jainkoa berdea al da?

Gaur arratsean aurkeztu du Madrilen, Pedro Migel Lamet aldamenean zuela, bere semetxo Mielitok bost urte zituenean egindako galdera honekin abiatu zuen liburuxka atsegina, Maria Anjeles Lopez Romerok.

Halaxe da, bai. Eskolan argia, etxean lots-izpirik gabe gurasoei zetozkion galdera guztiak egiten ongi ohitua, Mikel ttikiak atrebentzia aparta agertu izan zuen sukaldean bezalaxe eskolan ere. Bere galderek urratu zioten bidea Anjeles amatxori. Egia esateko, bazituen beste liburu pare bat aurrez argitaratuak: Pap

Ilargitxoa beheraka

Baina ez al dihoa hazten, bada? Joan den ostiralean, gauerdiko lehenorduerdian abiatu zen ilargitxo ttikia, apurtxoka hazten. Hor doa goian, azkazal-puntta txuriaren gisara, mendebalderuntz patxada ederrean. Hazten bai, baina beheraka. Aurrekoan esanak, ea pixkeka, ilargiaren ibilaldiak argitzeko baliatzen ditugun: Atzo eguerdia pasatxo, abiatu zen bere goi-puntako ilgorenetik, oso pixkeka, beherakako jaitsiera, 26ko goizerdirarte. Gaur, gauerdia pasatxoan izkutatuko da. Bihar goizez, berriz, goizeko hamarrak eta erdia inguru azaldu. Eguzki argitan, apenas ikusi ahalko dugun

Sinestertzak

Ertzen jokoa ta emana aberatsa da, benetan askotariko ta plurala. Norbanakoaren baitan, zenbat ertz ez dira sortzen: gure pentsamentuak tolesta nahi dituguneko, gure beldurrak konfiantzaz xaretzea espero dugunean, gure baitan egosi nahi genukena ziurtasun eskasetan gogortzen zaigunean, argiaren garbitan ikusi nahi duguna itzalaren ertz gordinetan malgutu ezin dugunean

Ilargia non da?

Aurreko ilgora ta ilbehera kontuokin, galdera sorta aterrezina jaulki didate gaur, solasa batek hartaratu dueneko:
Nola ikusi ilargia non dabilen?
– Horrenbeste lainotzar eta hodeitzar ia egunero, eta nola jakin nontxu dabilen gure etxekoandrea?
– Gainera, ez al zaio ilberrirako bidean, azkazalpuntta bezala ibiltzea tokatzen?
– Ez al da bihar, hain justu, ilberria?

Halaxe da. Eta, gainera, egunotan ilargia egunez dabil. Beraz, hodei ta lainoak kenduta ere, eguneko argitan ez zaio antzeman ere egiten ilargiari. Ez da ikusten…
Baina, hori bai, goienean dabil, eta hain justu, gaur ilberri bezpera izanik, total ezabaturik, aurpegi ttikiena erakusten duenean dago, nahiz eta ez ikusi ere.

Gaur, egunez noski, eta bihar eta etzi, eta etzidamu, altu-altuenean, geure buruen parean dabilke. Eta noski, ibilaldi luzeenean ere bai: eguzkia udapuntan bezala, ilargiak ere, aldez alde, goien-gooenean, ibilaldi luzeena egiten du.

Adibidetarako, bihar bertan 14 ordu eta 20 minutuko ibilaldia du gure bistan, nahiz eta guk apenas ikusi genezakeen. Goizeko seirak eta 40 minututan tokatzen zaio azaltzea: agian hortxe ikusi ahalko da zerumugatik jaikitzen. Eta arratseko zazpitan, puntuan justu, zerumugan izkutatzea.
Ilbeheran dabilenean, ordea, 9 ordu pasatxo besterik ez du egiten bixtan: gure buruen parean ez baina, bizkarraren parean ibiltzen baita.