Ilargia non da?

Aurreko ilgora ta ilbehera kontuokin, galdera sorta aterrezina jaulki didate gaur, solasa batek hartaratu dueneko:
Nola ikusi ilargia non dabilen?
– Horrenbeste lainotzar eta hodeitzar ia egunero, eta nola jakin nontxu dabilen gure etxekoandrea?
– Gainera, ez al zaio ilberrirako bidean, azkazalpuntta bezala ibiltzea tokatzen?
– Ez al da bihar, hain justu, ilberria?

Halaxe da. Eta, gainera, egunotan ilargia egunez dabil. Beraz, hodei ta lainoak kenduta ere, eguneko argitan ez zaio antzeman ere egiten ilargiari. Ez da ikusten…
Baina, hori bai, goienean dabil, eta hain justu, gaur ilberri bezpera izanik, total ezabaturik, aurpegi ttikiena erakusten duenean dago, nahiz eta ez ikusi ere.

Gaur, egunez noski, eta bihar eta etzi, eta etzidamu, altu-altuenean, geure buruen parean dabilke. Eta noski, ibilaldi luzeenean ere bai: eguzkia udapuntan bezala, ilargiak ere, aldez alde, goien-gooenean, ibilaldi luzeena egiten du.

Adibidetarako, bihar bertan 14 ordu eta 20 minutuko ibilaldia du gure bistan, nahiz eta guk apenas ikusi genezakeen. Goizeko seirak eta 40 minututan tokatzen zaio azaltzea: agian hortxe ikusi ahalko da zerumugatik jaikitzen. Eta arratseko zazpitan, puntuan justu, zerumugan izkutatzea.
Ilbeheran dabilenean, ordea, 9 ordu pasatxo besterik ez du egiten bixtan: gure buruen parean ez baina, bizkarraren parean ibiltzen baita.

One thought on “Ilargia non da?

  1. Nola jakin hainbatetan (eta gero eta gehiagotan) ilargian gaudenok non dagoen gure amestoki den planeta hori? Bai horixe “geure buruen parean dabilke”, eta geure burua, badakizu Pello, zilbor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude