Sinestertzak

Ertzen jokoa ta emana aberatsa da, benetan askotariko ta plurala. Norbanakoaren baitan, zenbat ertz ez dira sortzen: gure pentsamentuak tolesta nahi dituguneko, gure beldurrak konfiantzaz xaretzea espero dugunean, gure baitan egosi nahi genukena ziurtasun eskasetan gogortzen zaigunean, argiaren garbitan ikusi nahi duguna itzalaren ertz gordinetan malgutu ezin dugunean

One thought on “Sinestertzak

  1. Zoragarria neskatikoaren ikuskera, hunkigarria xaharrekiko jarrera, elkartasun senaren handia. Ondikotz, nork zekik zergatik, sentimendu horietariko anitz galtzen diagu urteek aitzina egiten dutelarik. Mundua Munduago lukek haur gaudeino, oraino kutsatu gabe gaudeino, dauzkagun alde on guztiek gurekin segituko balute bizi gareino munduan.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude