Ilargitxoa beheraka

Baina ez al dihoa hazten, bada? Joan den ostiralean, gauerdiko lehenorduerdian abiatu zen ilargitxo ttikia, apurtxoka hazten. Hor doa goian, azkazal-puntta txuriaren gisara, mendebalderuntz patxada ederrean. Hazten bai, baina beheraka. Aurrekoan esanak, ea pixkeka, ilargiaren ibilaldiak argitzeko baliatzen ditugun: Atzo eguerdia pasatxo, abiatu zen bere goi-puntako ilgorenetik, oso pixkeka, beherakako jaitsiera, 26ko goizerdirarte. Gaur, gauerdia pasatxoan izkutatuko da. Bihar goizez, berriz, goizeko hamarrak eta erdia inguru azaldu. Eguzki argitan, apenas ikusi ahalko dugun

One thought on “Ilargitxoa beheraka

  1. Egungo egoerak eraginik, asko gaituk ilargi-eriak, zerbait biga bostetan irakurririkan ere, ulertzeko zinezko zailtasunak dauzkagunak. Gaurkoa irakurrita are eriago somatu diat neronen burua. Patxadaz hausnartzeko idazkia gaurkoa, zerbait endelegatuko badut.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude