One thought on “Giro eleberria

  1. Haizeari erreparatu beharko zioagu, geroa iragarriko badugu. Egunotan lanak izorratutako gerribueltan hotza sentitu diagu, batez ere goizetan. Belaunak ere, giltzadura gehienak bezalaxe, kexu zebiltzak, minberaturik, eguraldiaren beldur. Ez zekiat zer etorriko zaigun, baina euria hagitz gogoko dudan arren, zuhaitz eta landareak Eguzki Anderearen aiduruan zaudek. Ea zer datorkigun.

    Egon bizkor eta legorrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude