Bi garten aldeak

Eman du zeresanik, eman duenez, udaberriko garten edo koarta-tenporen astetxoak. Hark berak baino, haren ondorengo udaberriak gehiago. Bart amaitzen genuen udako garten asteak ere emango ote du, bada? Ari dira botatzen, aurten udarik ez dugula izango eta

One thought on “Bi garten aldeak

  1. Euritan blai ibili gaituk, pelaturik, urez gaindurik. Hotzik ere, bazirudik udaberria neguz mozorroturik iraganen dela. Ni, jator aitor dezadan, gustura nabilek giro honetan. Gaur Arga ikusterat joan nauk, Arrotxapearat. Sendo zetorrean; hortik Funeseraino, Ebrorekin bat egin baino lehenagoraino, aisa sendoago jarriko duk, Tutera aldean, honez gero, sekulako zabalera harrapatuko bide zian. Zoragarria iruditu zaidak erreka horrela ikusi izana. Sargori hitza aipatu duanean, aitzitik, beldurra sortu didak. Bazekiat, igaliak helduko badira, beroak lagundu behar dutela, baina beroa soilik ohatzean maite duen honendako hondar hilabeteok gozamen hutsa izan dituk, ea orain, udan, ez garen egosten.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude