Den-denean denaz

Gustura irakurri nituen, beste sasoi batean, ikasleei gomendatzeko liburuen bila, Erich Fromm maisuaren batzuk. El arte de amar apartatu nien. Banituen han, gustuz azpimarraturikoak. Atzo, hemen bertan, errabino juduarena ekarri orduko, haraxe jo nuen, bertan azpimarraturiko tartetxoren batekin akordatuta. Presaka honelatxu itzulita, jasoko duzulakoan, hauxe bat:

Gure barruan biltzea, atentzio indarrak metatzea, badakigu derrigorrezkoa dela zeozer zaila saiatzeko, soinua jotzen ikasteko edo; zenbat eta finagoa soinua, orduan eta denaz bilduago pranta behar baitu batek: biolina ongi jo nahi bada, adibidez. Gure kulturak, ordea, adarretatik zehar garamatza, ia denean halaxe, gainera: atentzio falta, konzentrazio eza, norbere barruan biltze hori, gero eta zailagoa dela dirudi. Beti zeozertan, eta ahalik eta gauza gehien aldiberean egiten, halaxe gabiltz: irakurtzen goazen bitartean, irratia piztuta, hizketan hartara behar dugunean, zigarroari zupaka, mokau ederrik jan ere bai, parera badator, edan ere, noski baino noskiago

One thought on “Den-denean denaz

  1. Tapiak eta Leturiak duela urte batzuk, honi buruz abestu zitean, areago, horren aurkako sendagailua eman zigutean, honatx:
    Presaka bizi gaituk
    hau dek hau estresa!
    tranbia baino naio
    diago espresa
    gainezka zeukeagu
    nerbioen presa.
    Etxean bazeukeat
    ordenadorea
    Benidorren pisoa
    kotxe dotorea
    baina nork ostu zidak
    neri umorea?

    Nik ere badizkiat
    makina bat arazo
    bostehun mila pezeta
    nahiz hilero jaso
    amodio kontuan
    frakasoz-frakaso.
    Sikiatrek ziotek
    bizitzeko lasai
    honela baino askoz
    hobe diagu bai
    ardi batzuk hartuta
    Aralarren artzai.

    Egon bizkor eta, aukeran, Larrunarrin ornitologo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude