Kulturaz pobreak

Hala entzun nion orain gutxi lagun bati Afrikar nazio eta bertako biztanleriari buruz ari ginela, datorren larunbatean baitugu Arantzazun han bertako kulturaren alor pare batez jarduteko aukera. Ni txoratzen nago ja, arratsaldeko haien dantza saioarekin gozatu oparo bat hartzeko.

Kultur pobrekoak, kulturaz pobreak, noski! Bada liburuxka bat, Cuentos para pensar deritzana, Jorge Bucay jaunak apailatua, benetan pentsarazteko tamainakoak dakartzana. Hangoxe bat etorri zitzaidan burura, honelatsu dioena: Turista bat baomen zebilen beltxaranen nazio batean, zesuman hango herritxoetan. Eta, halako batean, kanposantuetako hilarri mordoska batzuen artean dabilela ohartu da. Izenak hantxe, eta zenbat bizi izan den dio oroitarri bakoitzak: Abdul, 5 urte, 8 hilabete eta 4 egun bizitu zen. Yamir, 8 urte, 3 hilabete eta bi egun. Ihanir, 2 urte, 10 hilabete eta 15 egun

One thought on “Kulturaz pobreak

  1. Globalizazio-ergelizaziotik bereiz bizi diren herri kulturetatik zenbat dugun ikasteko! Ederra izan duk hilarrietan jartzen duten zenbakien istorioa. Bakarron batek bizitza agortu hurren duelarik hausnartu beharreko zenbakia, doike. Bizi izandakoak benetan merezi ote duen oldozteko parada emaiten digun numeroa. Hagitz ona afrikar hauen gai hau.

    Kontuok ez dituk gure ikasguetan irakasten, soilik ezinago ontzat emaiten diren zibilizazioei buruzkoak irakasten ditiztek munduan, horrela gaudek, batzuen bizimodu ergelaz maiteminduta. Zokoko kulturak irakatsi beharreko gaia izan beharko likek. Hori gertatzen ez den bitarte luzean, ongi pasa Arantzazun Afrikako dantzekin.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude