Gaur 60 urte

San Inazio egunez, Tolosako erromesaldian, gaur 60 urte etorri nintzen azkenekoz erromes. Nire amona Sebastianari lagunduz nentorren, Zubeldiaren autobusa bete-betean. 15 autobus bete genituen Tolosaldeko erromes taldea osatuz, Ugarteko Arandiarena, Orendaingo Aranbururena, Beizamako Goenaga eta Asteasuko autobusa ere tarteko zirela

Trumoia ustekabean?

Y a kanbiao too?, euskaldun baten galdera.
Bukatu die, ordun, egualdi onak?, beste Ernaniar sanoaren galdera?

Egitea daukagu nahi duguna, liburuak ahalik eta argien idatzi, telebistaz egunero jardun giroaren errebueltak esplikatzen eta adierazten

Kontzilioa kontziliatzen

Hiru hilabete eman nituen, hartara iazko urrian tolesta nintzenetik, 1962an abiatu zen Vatikanoko II. Kontzilioaren kontuak akordura ekarri eta gaztetzen. 50 urteren buruan, merezi zuela uste nuen, baina neroni ez nintzen gauza izango odukoari errepaso ttikienik eta axalekoenik emateko, ez balitz izan artista eta teologari iaio baten animoaz eta trebeziaz kutsatzen joan nintzelako. Jose Luis Cort

Zenbakien sasian

Gerraosteko urte zail ta nekoso haietan, errazionamentuaren mende ginelarik asko ta asko, ikusten da Arantzazuraino ezkontzera iristeko gauza zirenak ez zirela gehiegi. 60 pasatxoko tartea genuke, batenaz beste, horko lehen 5 urte horietan. Kontuan hartu behar da, urte haietan elizkizun osoa latin itxian egiten zela, fraile pare batek bertako Ama Birjinaren kantak sano-sano abesten zituztelarik, ospakizunaren barruan.

1950ean, Arantzazuko basilika berriaren eraikuntza hasten da. Orain kripta dugun basilika handiaren azpiko huraxe genuen eliz, txiki ta bildua. Hantxe emango ziren 1956aren udarartekoak. Batenaz beste, 52ren inguruan dabil urte bakoitzeko, eliza berria osatu arteko kopurua.

Eta hara: Ama Birjinaren irudi ttikia, orduan jantzia, eliza berrira jaso genueneko, 1956tik aurrera, Basilika berriaren zabaleroak eta berritasun handi argiak, hogei urte inguru 80tik gorako kopurua erakutsiko digu urtero, handik aurrera. Jakina, hemen tartean, izan da gertakizun berezirik: 1962an, Lucio Mu