Zenbakien sasian

Gerraosteko urte zail ta nekoso haietan, errazionamentuaren mende ginelarik asko ta asko, ikusten da Arantzazuraino ezkontzera iristeko gauza zirenak ez zirela gehiegi. 60 pasatxoko tartea genuke, batenaz beste, horko lehen 5 urte horietan. Kontuan hartu behar da, urte haietan elizkizun osoa latin itxian egiten zela, fraile pare batek bertako Ama Birjinaren kantak sano-sano abesten zituztelarik, ospakizunaren barruan.

1950ean, Arantzazuko basilika berriaren eraikuntza hasten da. Orain kripta dugun basilika handiaren azpiko huraxe genuen eliz, txiki ta bildua. Hantxe emango ziren 1956aren udarartekoak. Batenaz beste, 52ren inguruan dabil urte bakoitzeko, eliza berria osatu arteko kopurua.

Eta hara: Ama Birjinaren irudi ttikia, orduan jantzia, eliza berrira jaso genueneko, 1956tik aurrera, Basilika berriaren zabaleroak eta berritasun handi argiak, hogei urte inguru 80tik gorako kopurua erakutsiko digu urtero, handik aurrera. Jakina, hemen tartean, izan da gertakizun berezirik: 1962an, Lucio Mu

One thought on “Zenbakien sasian

  1. Ezkontza egun alaia izaiten ohi duk. Pozik egoiteko modukoa, aspaldiko ahaide ia ahantziak ikusteko parada emaiten duena… Hau horrela izanik, gogoko tokia bilatzerat bermatzen duk ezkongaia egun berexi hori behar bezala iragaiteko. Eta zein leku aproposagorik edo egokiagorik? Naturak bere edertasun osoa erakusten duen tokia baita Arantzazu eta ia haren parekoa duk bertan ikus daitekeen artea. Euskal Herriko artistarik bikainetakoek egindako lan eskerga zinez eskertzekoa duk. Hain arte berri berritzaileak hain leku denboraz kanpokoa ez itsusteaz gain, are ederrago bihurtu izanak dagokien tokian utzi zitian esku harturiko artistak.
    Ezteien kopuruak beheiti egin dik, gainerako lekuetan bezala, Pello. Dena den hor duzuen/dugun paradisuak zinez merezi dik edozer kontu, jarduera edo ospakizun garrantzitsu ospatzeko. Dohatsu eta zorionekook zuek, Arantzazuarrok, bizirik ezagutu baituzue (eta egunero dastatu) Paradisua.

    Egon bizkor eta pozik zuen xoko zoragarrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude