Gaur 60 urte

San Inazio egunez, Tolosako erromesaldian, gaur 60 urte etorri nintzen azkenekoz erromes. Nire amona Sebastianari lagunduz nentorren, Zubeldiaren autobusa bete-betean. 15 autobus bete genituen Tolosaldeko erromes taldea osatuz, Ugarteko Arandiarena, Orendaingo Aranbururena, Beizamako Goenaga eta Asteasuko autobusa ere tarteko zirela

3 thoughts on “Gaur 60 urte

  1. Urteak igaro ala geure bizitzan eginiko bideari begirada bat botatzea osasungarria izan daitekela deritzot.
    Agian, ito larrialdiren bat edo burukomina sortaraziko digu.Une bakoitzean erabaki egokia hartzea ez baida erreza , edo . . . agian bai.
    Besarkada bat.

  2. Hantxe ibiliko zuan gure Pello gero bere bizitzako etxe-egoitza-tenplu-gozaleku izanen zen hartan argazkiak ateratzen. Orduan, egun bezala, bazaukaan gerokoa iragartzeko iaiotasuna. Aita gazterik galdu zian gure ornitologorik maitatuenak, heldutan galdu dugunok bazekiagu zeinen gogorra den, pentsa zer izanen zen ume

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude