Jubileu Urtea

Askapen urtea deitu zioten. Harrituta gelditzen da bat, jende aspaldiko haiek gauzak ongi bideratzen nola asmatu zuten ikustean. Zazpina urteko zazpiko sorta igarotzean, 49 urte, alegia, dena bake-bakera eta lehengoetara itzularazten zuten. Sendiko seme-alabaren bat morrontzan lotu behar izan zutela, zorrak kitatzeko esklabotzan? Hortxe etxera itzuliko zen. Terrenoren bat utzi edo zor-kitean eman behar izan zenuela? 49.urtean berriro zeurea zen. Askapen urtea, koanto! Halaxe deitu zioten. Denak urte horri begira bizi ziren. Dirubeharrean zinelako soro bat saldu behar zenuela? Askapen urte hau urruti bazegoen, garesti salduko zenuen; jubileu urtea gertu bazen, ordea, oso merke, laster baitzetorren berreskuratzeko epea, askapen urtea. Adar (

Bihar ilberri

Bihar gauerdira bidean iritsiko da ilargia berri-berri ttikitik abiatzera. Ordurako, egunaren argi zabaleroa 60 minutu ta segundu xorta bat murriztua izango da: noski, gauak irabaziko du bere zaku ilunerako udatik udazken bideko ordu murrizte hori.

Baina, ekainaren 21 goizean goiz abiatu zen uda hain fama txarreko aurkeztu zigutena, hara non, askok uste ez bezala portatzen doakigun. Lehen egun hura, ekaineko 21a, eguzkia ikusi barik joan zitzaigun, eta 10 litrotxo euri utzita. Haren ondorengo soka, 44 egunekoa, oso bestelakoa izan dela esan beharko

Lebitarrentzakoa

Bada irakurt-pitxirik edozein txoko ta baxterretan. Eta hala, sasoitsu honetan, Elizak prestaturiko eguneroko mezatan irakurtzen dugun Testamentu Zaharreko orrialdeotan, bada zer pentsa eta pentsu-mental egokirik eskaintzen digunik ere.
Begira, Lebitarren liburuan, Moisesen izenari atxikirik, orduko elizgizonei zuzendutako kontuotan. Zein festegun ospatu behar dituzten gomutarazten die. Denak ere, lurraren fruitu eta emariei lotuta datozkie: udaberriko lehen ilargialditik abiatuta, gariaren biziari dagokion puntutik hasiko dira, Pazkoaren akordutan

Urbiko eguna

San Inazio egunaren oihartzunak ozen iraun ohi du inguruotan. Aspaldikoa du etorria: halaxe ekarria ere. Noski, duela 60 edo 50 urte ez bezala, pekatuen artean kontatzen baitzen jaiegun batean elizako ospakizunak baztertzea, mendizaletasuna puripurian abiatu eta hala egondu zenekoa herriari erantsitako hainbat loturetatik sortu zen. Eguna argitzerako zibilak bainoago bestelako zibilak Urbi-gaina hartuta zuteneko urteak ere hor daude askotxoren gogoan. Urte haietan, arratsaldez ere ezin genuen Urbirako ibilaldirik egin (oroimenean dugu, eta gure lagunak nola ez, teologia ikasle izanik, Tolosako erromesei Benedikta abestu ostean gora abiatu eta, alto! Karnetik ez, noski, bertako ikasleok pasierarako Arantzazun ohi genuen gisara