Ikustak hau!

Solas koloreanitza genuen gaur goizean: atzoko jende bariopintoak, asteburuko margo-lehiaketa, datorren astebururako mendi-txirrindularien bi eguneko ibilaldi aldapatsua

One thought on “Ikustak hau!

  1. Zenbat halako, Pello. Lantegiaren ondoan egunero paratzen ditek kontrol bat gutienez. Kontu bitxia duk zeren beribilarekin astakeriak egiten dituztenak-eta ez baitituzte egundaino geldiarazten. Handik hagitz hurbil gauero lasterketa txoroak antolatzen ditiztek eta ez duk larre-zorririk azaldu nehoiz, ondoko bizilagunak kopetaraino zeudek.

    Hurbiltzen zaien beribilean pegatinaren bat badago, aitzitik, luze izanen ditek geldirik. Kotxetik ateraraziko ditek jendea eta denetarik eskatuko zietek, baita herenaitatxiren jaiotze agiria.

    Gogorra gaur lerrootaratu diguana, hemen benetako bakea nork bortxatzen duen erakusten duena.
    Batzuen zurikeriaren harirat, hire haurride handiak halaxe idatzi zian aspaldian bakeaz nola baliatzen diren ederki azalduz:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude