Tenporak, bai! (7)

– Benga, baek ordue ta… 
– Aireari begietara begiratzeaz jadun ginduan atzo, ezta? Ba, halaxe ikasitako eskola ta eskarmentua zeukak ‘koarta-tenporei’ buruz gure baserrietan eta artzaiek mendian ikasi dutenak: horixe izan duk horien meteorologia eskola. Ta lezioa ikastekotan, atzo esana: aireari begietara begiratzen saiatu!

Airearen misterioak mendi-muiñoetatik batzutan, eguterako soroetatik bestetan, edo sasoitsu honetatik aurrera juxtu, garoa biltzen, nahiz ardibila laiotzetara joandakoan… auskalo zenbatetan eta zein gunetatik baina, erreparatu haiek beti aire garden zehargiari. Baita laino ta hodeien mundua ere: zenbat misterio duten beren baitan, ibilian baitabiltz, sortzen, birsortzen eta desegiten, haize batek edo bestek eraginda, beheko beroa eta mendi kaxkoetako hotzagoak lagunduta… Eta laino-lainoxka eta hodeixkei begira, haizeari antzematen ikasi zioten. Eta haize horien eraginez, langar, euri eta ixurkin bakoitzari ere nondik-norakoak antzemanik beren portaerak ezagutzen… Eta eskola horretako apunteak, hortxe zeuzkeagu beste inon baino ugariago: zientoka atsotitz, erranairu eta esaera zahar, eguraldi punttei dagozkienak. Eta noski, esaera zaharrok muestrario ditugula, animaliatxo eta landareen portaerak ere hortxe, erreparaturikoa leziotan bilduz.

– Bai, benetan bazeok alorrik pranko.. 
– Ta ‘koarta-tenpora’ hitzak zesanai du… lau aldiz, lauarrenez?, eo… 
– Aber. Goazen despazio ta patxadan. ‘Koarta’ horrek latinaren garaietara garamatzak. Mende haietan, ez diat esaten urte haietan, gertu bailegoan… mende haietan, gure baserritarrak, ziur nagok horretan, beste festa ta ospakizunetara baino txintxoago joaten zirela ‘koarta-tenpora’hauetara, beren barruti eta soroetarako ‘goiko laguntza’ zutelako. Baina, jakin behar noiz ziren: ez baitzen orduan egutegirik; Arantzazukoak berak 67 zaramatzak gure artean. ZaharrenetakoaCalendario Zaragozano deitua duk, eta hori ere 1840an hasitakoa, eta auskalo noraino iristen ta zabaltzen zen bere salmenta… Orduan, data horiek jakiteko, Elizak urte hasiera aprobetxatuz, Errege egunean, kristau gehien juntatzen zelako inguru horretan, han ematen zian urteko ospakizunen berri: Pazkoaren data urtero aldatzen baita, eta bere ondorengo gainerako festak haren segidan. Eta horiek emateaz gainera, urtean zuen garrantziagatik, han botatzen zien “Feria koarta tenporum erit…” eta hilabetea eta data zetorrean hor. Hala Garizuman, Pentekoste ondorean, Iraileko Gurutze ondorengo asteazkenean eta Eguberri aurrekoan. Ondo gogoan hartuko zitean, eta hartaraxe ohitu zituan baserrian. Feria deitzen zioteken astebarruko egunari. Igandea huen asteko lehen eguna, astelehena ‘feria secunda’, asteartea ‘feria tertia’, eta asteazkena ‘feria cuarta’ temporum“tenporetako asteazkena” data horretantxe izanen dela, aipatu hilabeteko zenbaki datatu horretan, halaxe seinalatuko bailuan…

– Feria oi bai rraroa eitten nei… azienden zeoze ote zen eo… 
– Ta oi, ordun, erdiaro ingurutik eo… 
– Ba, bai. Igandeko meza, urte hilara luzean, larunbat gauean, gauerdibidean ospatu baitzuten. Halaxe koarta-tenporetako larunbatean ere. Hortik gure baserritarren hiruhilabeteroko juntadizo inportanteena: auskalo nola trukatuko zituzten ordurarteko hiru hilabete haietako laborearen gorabeherak, giroaren laguntza edo kamutsaldia, euri ta bustiaren egu-berdatea edo laguntza apartekoa, edo… auskalo. Nolanahi ere, hortxe biltzen zutenez, hiru hilabete ta urtaro osorako iragarpena, atento eta erreparo xorrotxean ibili behar. Eta halaxe elkar animatu ere… halaxe hiru hilabetero, larunbat gaueko tertulia haietan, norgehiagoka berexiak beren arteko azierto meteorologikoetan…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude