Tenporak bihar

Biharko Tenporen berri eman nizuen lehengoan. Urriak 5 dituenean, urteko Tenpora-egun bakarra ospatzen dugula, alegia, argitu genuen, orduan. Baina, horren bezperan, gure Asisko santu ttiki ta handiaren eguna dugunez, eta gaur, hain zuzen Erromako Gotzain Francecoren bisita han bertan… ba, bueno, gaur Azken Puntuan utzi dudan kontu pare bat damaizuet hemen, zorretan sentitzen bainaiz, Aitaren festa ospatu eta gero, zorretan, ezer esan ezean. Honela nion:

Asisen jaioa duela 8 mende pasa. Halaxe, Pedro Bernardone ehun-saltzailearen semea. Aski estimatua, duela 800 urte, 32 urteko gaztea genuen, Umbriako herrietan barna, sorkari guztiak anai-arreba zituelaka, behartsuei lagutzen zebilena. Atzoko egunez, duela 787 urte hil zen, arreba lurraren gainean larrugorri luze etzanda, arreba heriotzari gorazarre eginez. Gizaki denentzat eta naturako izaki guztiekin kantuan bizitzen asmatu zuen gizaseme pobrea ta beharrean ohitua: 45 urte gaztetan ahitu ta zahartua.

Asisen izango da orain beste Frantzisko Erromako Gotzaina. Goizeko zortzietarako, Asisko Instituto Serafikoan ahalmen urriko umeengana du bere lehen bisita. 
(…)

Udazken sartuberriko sasoi hau beti izan da, giroaren eta uztaren martxarekin lotzen erraza. Euskaldunok liñoaren garaiko esaeratxoa daukagu Asiskoari lotua: Aita San Frantzisko, liñoa orri biko.

Askoz iturri irekiagoa gorde izan dute kastela aldeko laborarien artean. 
– La otoñada más segura, San Francisco la inaugura.

Baina bada beste konturik dakarrenik ere, eta famatua bilakatu da gure Aitaren kordoi zuriaren kazkarrekoa: 
– El cordonazo de San Francisco, por tierra y por mar se ha de notar. Sasoi honetan baibaitaki giroak bere ostikotxorik ematen ere, huraxe ‘el cordonazo’.

Uztaren gusto onaren akordurik ere bada: sasoi honetako piku gozoekin, hainbat sagar genero ahogozodunekin, marrubi ta beste, nor ez akordatuko?: 
 Por San Francisco no hay fruto que no sea rico.

Eta hazia ereitearekin goiz enpeñatu direnak ere badira nonbait: 
– A sembrar por San Francisco, aunque sea en un risco.

 

Eguna laburtzen doana erreparatu duenik ere bada: San Francisco trae la vela y San José se la lleva.Noski, farola eta argizaria piztu behar zireneko arrats ilunetaz akordatu da. Eta horrela, bi santuen artean, bost hilabete eta erdiko negu-luzeroa seinalatu digute…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude