Tenporak bihar

Biharko Tenporen berri eman nizuen lehengoan. Urriak 5 dituenean, urteko Tenpora-egun bakarra ospatzen dugula, alegia, argitu genuen, orduan. Baina, horren bezperan, gure Asisko santu ttiki ta handiaren eguna dugunez, eta gaur, hain zuzen Erromako Gotzain Francecoren bisita han bertan… ba, bueno, gaur Azken Puntuan utzi dudan kontu pare bat damaizuet hemen, zorretan sentitzen bainaiz, Aitaren festa ospatu eta gero, zorretan, ezer esan ezean. Honela nion:

Asisen jaioa duela 8 mende pasa. Halaxe, Pedro Bernardone ehun-saltzailearen semea. Aski estimatua, duela 800 urte, 32 urteko gaztea genuen, Umbriako herrietan barna, sorkari guztiak anai-arreba zituelaka, behartsuei lagutzen zebilena. Atzoko egunez, duela 787 urte hil zen, arreba lurraren gainean larrugorri luze etzanda, arreba heriotzari gorazarre eginez. Gizaki denentzat eta naturako izaki guztiekin kantuan bizitzen asmatu zuen gizaseme pobrea ta beharrean ohitua: 45 urte gaztetan ahitu ta zahartua.

Asisen izango da orain beste Frantzisko Erromako Gotzaina. Goizeko zortzietarako, Asisko Instituto Serafikoan ahalmen urriko umeengana du bere lehen bisita. 
(…)

Udazken sartuberriko sasoi hau beti izan da, giroaren eta uztaren martxarekin lotzen erraza. Euskaldunok liñoaren garaiko esaeratxoa daukagu Asiskoari lotua: Aita San Frantzisko, liñoa orri biko.

Askoz iturri irekiagoa gorde izan dute kastela aldeko laborarien artean. 
– La otoñada más segura, San Francisco la inaugura.

Baina bada beste konturik dakarrenik ere, eta famatua bilakatu da gure Aitaren kordoi zuriaren kazkarrekoa: 
– El cordonazo de San Francisco, por tierra y por mar se ha de notar. Sasoi honetan baibaitaki giroak bere ostikotxorik ematen ere, huraxe ‘el cordonazo’.

Uztaren gusto onaren akordurik ere bada: sasoi honetako piku gozoekin, hainbat sagar genero ahogozodunekin, marrubi ta beste, nor ez akordatuko?: 
 Por San Francisco no hay fruto que no sea rico.

Eta hazia ereitearekin goiz enpeñatu direnak ere badira nonbait: 
– A sembrar por San Francisco, aunque sea en un risco.

 

Eguna laburtzen doana erreparatu duenik ere bada: San Francisco trae la vela y San José se la lleva.Noski, farola eta argizaria piztu behar zireneko arrats ilunetaz akordatu da. Eta horrela, bi santuen artean, bost hilabete eta erdiko negu-luzeroa seinalatu digute…

Tenporak, bai! (2)

Haiek barreak eta haiek burlak, benetako tronpajotzeak, ermanotako batek, goiko salatik, Deia egunkariaren orrialdean honakoa topatu eta geure artera itzuliz, hantxe irakurri zigunean:

Euskalmet, se ha reafirmado en su postura de no realizar pron

Eltxok ari

Aurrea hartu digute. Alegitik Ugarte aldera, Amezketarako bidean sartzean, badakizue txintxarri-hots tintinlari alaia nabaritzen dela. Alegitarrak txintxarriak omen, auskalo noiztik, Pernando Amezketarrak ere halaxe deitzen zien eta. Amezketarrak euliak, hori bai. Bada hiztegirik,

Elizaren eskema

1963an, Kontzilioaren bigarren saioan, Liturgiari buruzko Kostituzio bete ta bikaina eratu eta aurrera atera zen, eztabaida bero askoren labetik ogi erreberriaren antzera atera ere; saioaren azken aldera, epe extuan, baita Komunikabideei buruz Inter Mirifica ere. Kongregazio jeneral askotxotan, halere, Elizaren eskemari helduta ibili ziren, eta haren ataletan korzkaka serio. Bai lehen bi urte horietako saioetan eta baita bi bitarteetan ere: gehien solasten zuten gaia Elizarena zuten, bai. Gerora, gehiago landu eta gero, aldaketa dezente eginda, halaxe onartuko bada ere, esan dezagun, hirugarren fasera edo saioara 1964an sartu aurretik, asko saiatu zirela hainbat gai eztaibadatsu ta gogorrak biguntzen. Eta horrela, baita, 1963ko abenduko 5ean bigarren fasea amaitu zenetik ere. Lan gehiena ematen ari zen gaia, Elizarena baitzen, izan ere, gai guztien bizkarrezur izango zena: De Ecclesia deitu eskeman etorriko zena, eta dena bukatzean, Lumen gentium deituko zena.

Kontu printzipalentxuenak nondik ote zihoazen? Kolejialitatea deituko zitzaion eduki berria izango genuke gaietako bat. Alegia, Eliza esanda, Aitasantua goian hartu behar da, gotzainen gainetik kardinalak, eta haien bizkarrean, kataluniako kastell altuenen gisara, hantxe goian aitasantua dugula, monarkia santua bailitzan? Aldiz, kolejialitate hitzak, gotzainen ekipoari ematen dio botere altuena, aitasantua bera ere, gotzainen taldeko bat, Erromakoa eta inportantea izanik. Bestela galdetuko bagenu, honako itauna: Kontzilioa bilduta dela, nor da agintea duena, kontzilioa bera bere plenean, ala aitasantua? Noski, kolejialitate honek, Gotzainen Batzarrei (konferentzia episkopalei) damaie eskumena, bertako elizak goberna ditzaten.

Diakono permanenteak ordenatzeko asmoa zuten beste puntu asko eztabaidatzen zutena: ezkonduak egin diakono, edo diakonoak zelibatoa betetzera behartu, eta antzerako adarrak zeuzkaten erabakitzeko.

Beste puntuetakoa honakoa zen: Jainko Herria eta kristau herriaren apaizgoa ipini lehen tokian, edo betiko jerarkia ofiziala lehenago

Inter mirifica (ta 2)

Kontzilioaren bigarren saioan, Liturgiarena izan ezin beste dokumentu garrantzitsurik ez zutela aztertu beharko eta, komunikabideen Dekretua burutzea erabaki zuten. Dekretuaren idazketa berria banatu zitzaien Kontzilioko Gurasoei 1963ko azaroaren 11n.

Handik hiru egunera, Kongregazio jeneralean hala zioen Stourm artzapezpikuak:

Ez nian esan, ba?

Gure gosarittikietan hitzegin, solastu ta jorratu ez den gairik apenas geldituko den: hasi goizeko albisteren bat jorratuz, edo bezperako fubol partida, politikarien betiko ateraldiren bat, edo dela gertuko ezustekoren bat, edo gure beste komenturen bateko pasadizoren bat, edo goizean jakindako hildakoren bat dela, edo gertukoren baten heriotza nahiz fraileon arteko ezagunen batena