Udazken udazkena

Udazken ta negu, natural samarrak direnean batipat, bere sasoia ongi probesten dakien landare hirukoteai erreparatzen diot: huntzari, mihurari eta goroldioari. Huntzaren sasoia aparta izan da aurten. Halaxe egokitu zaio azken 12 hilabete pasa, ia 300 egunetan, iazko udazken hasieratik honuntza. Ia 14 hilabete egin ditu lore ta fruitu beltx ugari ta franko erruz eskaintzen, emankor ta oparo.
Mihurak hobeto zaindu dituela, esango nuke, bere txandak. Baina, loratxo horiak zabaldu zituenetik, aurtengo giro aproposak lagunduta, hor da orain fruitutxo xuri zehargi pottolotuak, torto kalpartsuetan harro erakutsiz.
Goroldioa ere urte oneko ibili da. Udako bero lehorrenetan ere, horma bixtakoena ez gainerakoa, arboladietan beti itzalean aurkitzen duenez bere burua, ez du ihartu beharrik ere izan.
Hiru landare bitxi hauekin solasean aurkitu zuen bere burua gure anaia Bitoriano Gandiagak, gure olerkari hain fin eta maitagarriak. Sar gaitezen beraien solas esanguratsuan

Enarak eta putreak

Hegaztiak, hala esango nuke, berezkoa duela jolasa ta dibertimendua. Mendi ta baso inguruotan, batzuk lotsatiantxa ageri badira ere, gehienak ez dizute traba askorik ipiniko, zauden edo zabiltzanean, txio edo imintzio olgetagarririk disimulatzeko. Gure etxe handi honek, trokartera dauzkan leiho anitz horietan, enarekin egin naiz lagun maisiatzailetzan: besoa luzatzea nahikoa, kriii ta krii, jirabuelta axkarrak eginez, nire eskua ia joz pasatzen hasteko. Haien krriiiia luzatu beharra, ordea, besoa ta eskua eurek kalkulatutako bidetik jaisten edo igotzen badiet

Xaguxarraren kilima

Xaguxarrak dardarazi nau. Zer ote nabilen pentsatuko duzu, ezta?

Ba, bai. Gaur goizean xaguxarra hegoxabal ikusi dut gure pasilloetako zoruan, erdi erdian. Sarri ibili ohi dira sitsen bat nola harrapatuko. Goiko sabaian txintxilik ere hor topatzen ditugu goiz ta egun batzutan. Hau lurrean? Ai gajoa! Zeozer pasa zain!

Eta halaxe izango zen, ze, belaunikatu natzaio, hasi atzamarrekin bixkarra ferekatuz, ikuttuz ahalik eta arintxuen. Bixirik zegoen, hori bai; baina ez hegaka egiteko eran eta gutxiagorik ere

Lan eta lan

Halaxe ezagutu nuen Bitoriano Gandiaga anaia. Lan eta lan. Eta lan eta lan. 300dik gora koaderno zuzendu behar zituen asterik, frankotxotan ezagutu nion. Eta tartean, bazkaldu orduko, han zen gora nahiz behera, zuhaitz koxkorren bat edo zurtointxoren bat garraiatzen, trokarte gorri haretako koxka bakoitzean zuhaitz landarak itsastarazten. Ez zegoela lurrik? Ez zion inporta: periodiko zaharren orriak ezko pixka bat gordetzeko potolotxoan para eta, lauzpabost otarkada lur beste nonbaitetik bizkarkako karretoan inguratu eta listo

Udaberri lezioa

Atzoko kolore margo ta forma hain bistosoen mozkorraldiak jarraipena eman dit eta asea gaurko ordu luzeetan. Hainbat xehetasun ta bitxikeria erreparatzeaz gainera, paisaiaren osotasunak asebete nau, geldiro, astiro ta mantxo jarraituz ikuspegi bakoitzari, goraxegotik bezala beheko apaltasunetik.

Astiro ta mantxo esan dudanerako, ordea, sei asto koxkorrenmantxotasun apalaz akordatu naiz. Izan ere, dozenaz goitiko gereziondo eta okaran zuri beteen azpi ta inguruan, han zeuden, mantxo guztiz, bost asto beltxaran eta bat txuriarrexka, seirak emeak. Begirada guztiz apal ta xaloa. Bekain gaineko bi antena luzeak, alde banatara bezala, alboka ere jirabide xumean artez zuzentzen dakitenak. Mantxotu naiz neroni ere, haiei luze, belarberde bixia jaten begiratuz, presarik gabe.

Gauza bat falta zitzaiela ohartu naiz: niri erreparatu didate, bai; baina ez alboan eta gainean zeukaten edertasun zuri beteari. Ez diote zentzurik ematen udaberriko edertasun oparoari. Alta, batek bere bizkarra gereziondo gazteari zirri ta zarraka arraskatuz, hainbat lore xuri goiko adarretatik botarazi dizkionean.

Ez diote ikasi udaberriari leziorik ederrena, gu gizakiontzako dena: zentzuak esnatzeko izaki urtearen pauso udaberriko xarmanta. Bixtak aise ikusten du, erreparatzea du zailago gure zentzu onak. Usaimenak, fin aittu ta sentitu behar horretarako, gozatu lurrintsurik har dezake, iratzar orduko. Eta entzumenaz, zer esan? Birigarroen txorrotxio ozen nekaezina gutxi balitz, zozo ugarien emana daukazu nonahi, albo orotatik deika, aterrezin eta lotsabako.

Eskerronezko koplak asmatzen ekarri nau gaurko arratsak etxe aldera, zentzuen mozkor bete eta mantxoan.