Urbiko eguna

San Inazio egunaren oihartzunak ozen iraun ohi du inguruotan. Aspaldikoa du etorria: halaxe ekarria ere. Noski, duela 60 edo 50 urte ez bezala, pekatuen artean kontatzen baitzen jaiegun batean elizako ospakizunak baztertzea, mendizaletasuna puripurian abiatu eta hala egondu zenekoa herriari erantsitako hainbat loturetatik sortu zen. Eguna argitzerako zibilak bainoago bestelako zibilak Urbi-gaina hartuta zuteneko urteak ere hor daude askotxoren gogoan. Urte haietan, arratsaldez ere ezin genuen Urbirako ibilaldirik egin (oroimenean dugu, eta gure lagunak nola ez, teologia ikasle izanik, Tolosako erromesei Benedikta abestu ostean gora abiatu eta, alto! Karnetik ez, noski, bertako ikasleok pasierarako Arantzazun ohi genuen gisara

Gaur 60 urte

San Inazio egunez, Tolosako erromesaldian, gaur 60 urte etorri nintzen azkenekoz erromes. Nire amona Sebastianari lagunduz nentorren, Zubeldiaren autobusa bete-betean. 15 autobus bete genituen Tolosaldeko erromes taldea osatuz, Ugarteko Arandiarena, Orendaingo Aranbururena, Beizamako Goenaga eta Asteasuko autobusa ere tarteko zirela

Kontzilioa kontziliatzen

Hiru hilabete eman nituen, hartara iazko urrian tolesta nintzenetik, 1962an abiatu zen Vatikanoko II. Kontzilioaren kontuak akordura ekarri eta gaztetzen. 50 urteren buruan, merezi zuela uste nuen, baina neroni ez nintzen gauza izango odukoari errepaso ttikienik eta axalekoenik emateko, ez balitz izan artista eta teologari iaio baten animoaz eta trebeziaz kutsatzen joan nintzelako. Jose Luis Cort

Zenbakien sasian

Gerraosteko urte zail ta nekoso haietan, errazionamentuaren mende ginelarik asko ta asko, ikusten da Arantzazuraino ezkontzera iristeko gauza zirenak ez zirela gehiegi. 60 pasatxoko tartea genuke, batenaz beste, horko lehen 5 urte horietan. Kontuan hartu behar da, urte haietan elizkizun osoa latin itxian egiten zela, fraile pare batek bertako Ama Birjinaren kantak sano-sano abesten zituztelarik, ospakizunaren barruan.

1950ean, Arantzazuko basilika berriaren eraikuntza hasten da. Orain kripta dugun basilika handiaren azpiko huraxe genuen eliz, txiki ta bildua. Hantxe emango ziren 1956aren udarartekoak. Batenaz beste, 52ren inguruan dabil urte bakoitzeko, eliza berria osatu arteko kopurua.

Eta hara: Ama Birjinaren irudi ttikia, orduan jantzia, eliza berrira jaso genueneko, 1956tik aurrera, Basilika berriaren zabaleroak eta berritasun handi argiak, hogei urte inguru 80tik gorako kopurua erakutsiko digu urtero, handik aurrera. Jakina, hemen tartean, izan da gertakizun berezirik: 1962an, Lucio Mu

Zorion, zorion!

Zorion Berriari, bai, eta Zorion bikoitza Alex eta Landerri! Zorion argi ta betea opa dizuet, Argiaren zoria, Rikardo Arregi, aurten 25.a gainera, kazetarien sarien aurre-aurrean, puntaren puntan aurkitu zaituegulako. Sari estimaturik badut, bat izatekotan, hauxe, Argiakoa, argiena suerta zitzaidalako, ta halakoxea delako. Aupa zuek, eta taldeko guztiok!

Ali Presalde

Azkoitiarretan askok dakite izenburu honen nondikakoa. Arantzazuko Probintziako fraileok ere bai. Googleren bertan ere aurki dezakezu izen honen berri. Gure Luix Zabala Aranberri xalo maitagarria oraintxe hil baitzaigu, gure Bermioko erizaindegian. Azkoitiar xanoa, 95 urte beteberri zituela, halaxe joan zaigu. Hilabete exkaxtxo, urteak bete zituela,