Tenporak, bai! (7)

– Benga, baek ordue ta… 
– Aireari begietara begiratzeaz jadun ginduan atzo, ezta? Ba, halaxe ikasitako eskola ta eskarmentua zeukak ‘koarta-tenporei’ buruz gure baserrietan eta artzaiek mendian ikasi dutenak: horixe izan duk horien meteorologia eskola. Ta lezioa ikastekotan, atzo esana: aireari begietara begiratzen saiatu!

Airearen misterioak mendi-muiñoetatik batzutan, eguterako soroetatik bestetan, edo sasoitsu honetatik aurrera juxtu, garoa biltzen, nahiz ardibila laiotzetara joandakoan… auskalo zenbatetan eta zein gunetatik baina, erreparatu haiek beti aire garden zehargiari. Baita laino ta hodeien mundua ere: zenbat misterio duten beren baitan, ibilian baitabiltz, sortzen, birsortzen eta desegiten, haize batek edo bestek eraginda, beheko beroa eta mendi kaxkoetako hotzagoak lagunduta… Eta laino-lainoxka eta hodeixkei begira, haizeari antzematen ikasi zioten. Eta haize horien eraginez, langar, euri eta ixurkin bakoitzari ere nondik-norakoak antzemanik beren portaerak ezagutzen… Eta eskola horretako apunteak, hortxe zeuzkeagu beste inon baino ugariago: zientoka atsotitz, erranairu eta esaera zahar, eguraldi punttei dagozkienak. Eta noski, esaera zaharrok muestrario ditugula, animaliatxo eta landareen portaerak ere hortxe, erreparaturikoa leziotan bilduz.

– Bai, benetan bazeok alorrik pranko.. 
– Ta ‘koarta-tenpora’ hitzak zesanai du… lau aldiz, lauarrenez?, eo… 
– Aber. Goazen despazio ta patxadan. ‘Koarta’ horrek latinaren garaietara garamatzak. Mende haietan, ez diat esaten urte haietan, gertu bailegoan… mende haietan, gure baserritarrak, ziur nagok horretan, beste festa ta ospakizunetara baino txintxoago joaten zirela ‘koarta-tenpora’hauetara, beren barruti eta soroetarako ‘goiko laguntza’ zutelako. Baina, jakin behar noiz ziren: ez baitzen orduan egutegirik; Arantzazukoak berak 67 zaramatzak gure artean. ZaharrenetakoaCalendario Zaragozano deitua duk, eta hori ere 1840an hasitakoa, eta auskalo noraino iristen ta zabaltzen zen bere salmenta… Orduan, data horiek jakiteko, Elizak urte hasiera aprobetxatuz, Errege egunean, kristau gehien juntatzen zelako inguru horretan, han ematen zian urteko ospakizunen berri: Pazkoaren data urtero aldatzen baita, eta bere ondorengo gainerako festak haren segidan. Eta horiek emateaz gainera, urtean zuen garrantziagatik, han botatzen zien “Feria koarta tenporum erit…” eta hilabetea eta data zetorrean hor. Hala Garizuman, Pentekoste ondorean, Iraileko Gurutze ondorengo asteazkenean eta Eguberri aurrekoan. Ondo gogoan hartuko zitean, eta hartaraxe ohitu zituan baserrian. Feria deitzen zioteken astebarruko egunari. Igandea huen asteko lehen eguna, astelehena ‘feria secunda’, asteartea ‘feria tertia’, eta asteazkena ‘feria cuarta’ temporum“tenporetako asteazkena” data horretantxe izanen dela, aipatu hilabeteko zenbaki datatu horretan, halaxe seinalatuko bailuan…

– Feria oi bai rraroa eitten nei… azienden zeoze ote zen eo… 
– Ta oi, ordun, erdiaro ingurutik eo… 
– Ba, bai. Igandeko meza, urte hilara luzean, larunbat gauean, gauerdibidean ospatu baitzuten. Halaxe koarta-tenporetako larunbatean ere. Hortik gure baserritarren hiruhilabeteroko juntadizo inportanteena: auskalo nola trukatuko zituzten ordurarteko hiru hilabete haietako laborearen gorabeherak, giroaren laguntza edo kamutsaldia, euri ta bustiaren egu-berdatea edo laguntza apartekoa, edo… auskalo. Nolanahi ere, hortxe biltzen zutenez, hiru hilabete ta urtaro osorako iragarpena, atento eta erreparo xorrotxean ibili behar. Eta halaxe elkar animatu ere… halaxe hiru hilabetero, larunbat gaueko tertulia haietan, norgehiagoka berexiak beren arteko azierto meteorologikoetan…

Tenporak, bai!

Gure gosarittikiak, gehitxotan, tamalez, eguneroko kontu baino gehiago, eguneroko arazo erdi-politiko erdi-sozial horietan katramilatzen dira. Galantak azaltzen dira, eta entzuten, kopago eta gainerako diru-ateratzaile diren kontu eta arazo horiekin.

Baina, aste honetan, noski, koarta-tenporen bistadizoak ere, erreparatzera beartzen bainituen nire ermano finenak, eman digute zeresanik eta zer kontatu ta zer kantaturik.

Bihartik aurrera, nekatzen ez banaiz, botako ditut ateraldi bezainbat, atera-beharreko suertatu diren kontu batzutako batzuk, denak ez dago ateralditara ekartzerik eta

Trumoia ustekabean?

Y a kanbiao too?, euskaldun baten galdera.
Bukatu die, ordun, egualdi onak?, beste Ernaniar sanoaren galdera?

Egitea daukagu nahi duguna, liburuak ahalik eta argien idatzi, telebistaz egunero jardun giroaren errebueltak esplikatzen eta adierazten

Bi garten aldeak

Eman du zeresanik, eman duenez, udaberriko garten edo koarta-tenporen astetxoak. Hark berak baino, haren ondorengo udaberriak gehiago. Bart amaitzen genuen udako garten asteak ere emango ote du, bada? Ari dira botatzen, aurten udarik ez dugula izango eta

Datu pare bat

Urtea amaitu eta berria abiatzean, eguraldiak ere, urtean zehar izan duen bere presentzia apuntatu edo punttaratu nahi izaten du. Jakina, toki batetik bestera bere aldeak izan ohi ditu. Nik hemengo datu pare bat nahi nituzke mendiko behatokian bixtaratu. Ez noa hozbero kontuekin nahasteko asmotan: hori, beti aldakorra izateaz aparte, oso bestelakoa izan ohi baitatoki batetik bestera; bestelakoa, nola ez, bizi gareneko alturaren arabera, haizearen moldera, goiz ta arrats edo gau luze nahiz laburren arauetara. Ez noa, ezta ere, airearen garbitasun edo ezkotasun datuak dantzatzera: niri, eguteran bizi garenez, asko inporta bazait ere, argitasun gehitxo beharko lukeen kontu eta datu pila bildu lezake eta

Udazkena noiz iritsi da? Baina iritsi iritsi, horrela, puntu-puntuan, ez erdixka. Zeren eta, joan den larunbatean, 22an, eguzkiaren 3rak 11 minutu gutxiagoan (14

Aro kalamatrika

Eguraldia beti airean, halaxe nemaion izenburu BERRIAren diseinua eta maketazioa daraman aro liburuari. Airearen aldaketak eta dantzak, bere ekarri ahalik eta gehienak errepasatu ostean, galdera batzuen txanda ere prestatu nuen azken pasarteetan. Halaxe, azkenaurreko galderatxo batek honako kontu hau botatzen zidan:

3 erretrato pasieran

Artista?…

Hitz horixe esanez, esan bezainbat galdetuz, halaxe lotu natzaio 74 urteko erretratista batekiko solasaldi pausatu bati. Pausatuarena diot, kastillanoa astiro ta totel antzean zeriolako. Arantzazuko plazatik haruntz, espaloian etzanda, plano guztiz bitxi bateko argazkia koadratzen ikusteak, txunditurik lotu nau halako estimazio inbiriazko batean. Saiatuko naiz, halako batean, porlanean etzanda, koadro beretsuko argazkia erretratatzen