Jariolario

Begien aurrean diat, bost urte pasa zaizkion arren, haize zurrunbilo baldar zirimolatsuak gerrigerritik traskaildu eta erauzi ziguan gure leihoen peko trokarte amildegiko lizar trinko urtetsua: galarren sobernatsua gertatu zian arrats haretan, eta baita kolpeko bihurrittu zital batean, metro ta erdiko gerribuelta zuen lizar zindoa irauli ere. Penak iraun ziguan, amildegiko triskantza tristearen aurrean ta bixtan.

Begien aurreraxeagoan diat pagobikoitz bulartsua ere: alde banatara zabaltzen zizkiguan bere bi besoen giharre muzkertu bettebettean jantzi haiek. Haize saskar zakartuak beso libreena ta jantziena amildu ziguan Arantzazuko santutegi aurreko ahur berdez mozkortuan. Ezkerreko besoa gelditu zitzaioan lerden: bi metro luzeko zauria printz mindutan, zurgihar malkotan gaiztotu zitzaioan, usteldu ez usteldu, euri-haize-eguzki ta lainoen mendean lotsati, memeldu ez memeldu, hantxe

Haizearen kapritxoak

Arantzazuko haizeak, edo haizeak Arantzazun, ez daki trafiko mandatuetatik ezta ttikienik ere. Nahi duen eran, indarrean, boladan, nahi duena aurrean hartuz, kontra datozenei erauntsika, halaxe jotzen du beti aurrera sobernatsu, enbata batean.

A ze nolako sustoa pasa duen gaur goizean Arantzazuko plazara iristean, presakantzean, eskopeta listo, ehizarako asmo-planak antolatuz zetorren todoterrenoak eta, batez ere, txofer iratzarberriak. Bere kontra, zuzenean eta muturka, han zihoakion hilkutxa tankerako kartoi kaxa marroi karratua, haizearen jenio biziz

Txolinkerietan?

Badira eta ikusten tarteka zentzu askorik gabeko portaerak. Are eta arriskutsuagoak gaurko errepidean ikusten badituzu.

Gaur goizerdian, Beasaindik Zumarragara, 120ko abiada muga daukagun errepide zabal horretan, aurrekoak frenatzen sentitu ahala, neu ere, harridura eta beldur punttu batez, halaxe para naiz.

Garizuma atsotitzetan

Garizumak bete-betean harrapatzen dizu martxoa. Negua noiz eta nola errematatuko, udaberria noiz argituko, hortxe akordatuko zen gure asaba, abenduan arbiekin bezala: “Martxoan garizuma, abenduan eguerriak!” Horregatik, neguaren eztenaz gainera, zenbait urte estutan, latzak ikusitakoak ziren gajoak: “Martxoan ez da garizimerik falta”. Ez zioten afizio haundiegirik. Negu luzearen penen gainera baitzetorkien barau-bijilien lorra: “Garizuma eta urkabea, asturugaitzentzat”, zorte onekorik gutxi, beti ere. Beste hau garratz eta kaustikoago da: “Garizuma ta Astesantua, abadientzat!”

Martxoa triste zihoakien, inondik ere. Ametsetako agindu eguzkiaren keinuak, eguraldia ere ezin asentatu. Landarea irabazian ikusteak pozten zueneko, bestelako landareak aurrean: “Martxoko landareak, garizuma eta haizegorria”. Horregatik deituko zioten haizegorri hotz txorrotx horri,

Haize-arrosa

Bailara bakoitzak dauka gurean, bere haize-arrosa partikularra: harraizea, gorbeianoa, larraitzkoa, mendikoa, herrihaizea… horiek denak tokian tokiko erara hartu beharra dago deskuidotxoren bat nozitu nahi ez baduzu.

Beste horrenbeste elur deitura zenbaitekin ere. Elurra kentzeko makina gerri zaluarena eta beso zailduena besterik ez zenekoan, Urola bailaran ezaugarri bitxiak erantsi zizkien elurraren bisitak zekartzan ondorioak gogoan:

2006 bilbatu, 2007 asmatu

Ohitu gaituzte. Hedabide gehienetan, bilduma urtekoak jaulki asmoz dihardute urtezaharra hurbildu ahala. Normala, jada norma egin dutenez gero. Bilbaketa beti iruditu zait egin beharrekoa: jakitatearen urrats naturala deritzot, urtean igarotako onena apalean txukun ta kurioxo gordetzeari. Urtezaharraren akta jasotzekoa baita. Gerokoa amestea, ordea, ez da nire baitako genero naturala.

1937an, gurean gerrate itsumustua zebilen bitartean, AEBetako Zientzia Akademiak zein norgehiagoka asmatuko eta, XX.ren bigarren mende erdian zein aurkikuntza berri eta ezusteko inbentu sortuko ziren asmatzeko deitu zituen garaiko jakintsu atrebittuenak. Noski, aurten 70 urte izango diren honetan, egoki datorkigu orduko aziertu zietz zehatzak errepasatu eta kontuan gordetzea. Hiru alorretan asmatu zuten: laborantza mailako aurrerapenetan, gasolinarenean eta kautxo sintetikoaren baitakoetan.

Bixta laburtxoa, aldiz, beste hainbatetan izan zutena. Ez zuten usnatu ere energia nuklearrarenik, ez antibiotikoen eraginik ere (nahiz eta ordurako zortzi urte zeramatzan Fleming jaunak penicilinarekin ausnarrean), ez zuten usaindu erreakzio hegazkinak ekarriko zuen aurrerapen azkarrik, ez eta espaziora jaurtikiko ziren kohete, trasbordadore nahiz satelite artifizialik sortuko zenik ere; eta noski, askoz gutxiago, ezta amestu ere, ordenadore konturik, edo transistore alorrak ekarri dituen irrati, telebista, zede eta trasmisio digital aberats anitz horienik, mobil, bideojoku eta beste hainbat berrikuntza barne…

XXI mende honen hurrengo 10 urtetan, zer eta zenbat berrikuntza, ausartzen bazara…? Halere, nire beldurra bestelakoa da: Aurrerapen tekniko guztiok, goraki salduko zaizkigun arren, gure gizartea zorionez blai utziko dute, edo, beraien besapean ekarriko dizkiguten enredo, arazo, gorabehera eta trastorno klase guztien sare itxian herstuki itoko gaituzte?

Aldamenekoak pizt

Aldameneko blogean, inon izatekotan, Lanbidea dute irakurri dudanean, -eskerrik asko, Juan Luis- puntuan akordatu naiz duela hilabeteren bat egunkarietako batetik apuntetxo bat nola hartu nuen. Huraxe nahi dizuet ekarri, gure gizarte sistematxoaz jabetzeko.

Notizia bitxia ere bada: Multimillonaria gracias al reciclado, eta Zhang Yin emakume txinarra, aurpegi pottola, zetorren han, xinar aberatsen zerrendaburu omen dena. Birziklatzeari esker nola zioen, hasi naiz ba irakurtzen eta, kontu guztiak sozietate dirudunen arteko datu eta banketxeekiko nahiz burtsekiko gorabeherak nola ziren, gogaitzen ere banindoan, baina halako batean, hor topatzen dut emakume honen enpresalana zertan zetzan: Bederatzi Dragoi omen du izenburu enpresak eta hauxe da bere negozio handia eta guztia: AEBan hondakina erosi, nahi beste, material de desecho erosi, alegia, txatarrera da, beraz, Zhang Yin emakumea, eta Txinan birziklatzen du, kartoi-kaxak eginez…
Notizia, bitxia, benetan. Baina bitxikeriak ez gaitzala itsutu: irudi esanahi betekoa baita hau: harroxko-harroxko lehen mundu deitzen diogun honetan, zabor artean eta zaborretan zenbat diru xautzen dugula gero! Zaborra uzten diegu txatar… eskerrak, inorentzat zabor baliotsu denari!