Zientzia ala Jakitatea

Zientziaz antzinaka goazen honetan, udazken hain gozoan, elurraren antsiak zabaldu dira bazterretan: baita denda mandoetan ere, elurretarako jantzi nahiz tresneria saldu gosez. Elurra noiz jaitsi daitekeenaren berri jakiteko, ordea, bide errazik eta errazturik ezin aurki.

Badira teknologiak, zientziaren zigilua irabazia dutenak, kalitatearen Q distiratsua falta bazaie ere, begirada luzatzen saiatzen direnak, ia 3 astetarako iragarpenen peskizan. Aurtengo udazkenean, urrunera begira, behin eta berriz agindua zuten elurraren bisita, baina beti 18-20 egun lehenago antzina begira. Zientziaz egindako entsegua: urteetako milioika datu meteorologiko sartu

Galanpernak biltzen

Atzo bildu nuen sorta eder bat. Hegoiak agudo penatzen baditu ere, txapela lehortzen baitie beztuz, txilar-ainar artean bazegoen txapeloker fresko askorik. Xankame solterik ere bai, txinatarren txapel dotorea xapal-xapal.

Aurtengo hegoaldi luze samar honek denen ahotan izan du elebide, onddo eta perretxiku, pi