Bihar ilberri

Bihar gauerdira bidean iritsiko da ilargia berri-berri ttikitik abiatzera. Ordurako, egunaren argi zabaleroa 60 minutu ta segundu xorta bat murriztua izango da: noski, gauak irabaziko du bere zaku ilunerako udatik udazken bideko ordu murrizte hori.

Baina, ekainaren 21 goizean goiz abiatu zen uda hain fama txarreko aurkeztu zigutena, hara non, askok uste ez bezala portatzen doakigun. Lehen egun hura, ekaineko 21a, eguzkia ikusi barik joan zitzaigun, eta 10 litrotxo euri utzita. Haren ondorengo soka, 44 egunekoa, oso bestelakoa izan dela esan beharko

Ilargitxoa beheraka

Baina ez al dihoa hazten, bada? Joan den ostiralean, gauerdiko lehenorduerdian abiatu zen ilargitxo ttikia, apurtxoka hazten. Hor doa goian, azkazal-puntta txuriaren gisara, mendebalderuntz patxada ederrean. Hazten bai, baina beheraka. Aurrekoan esanak, ea pixkeka, ilargiaren ibilaldiak argitzeko baliatzen ditugun: Atzo eguerdia pasatxo, abiatu zen bere goi-puntako ilgorenetik, oso pixkeka, beherakako jaitsiera, 26ko goizerdirarte. Gaur, gauerdia pasatxoan izkutatuko da. Bihar goizez, berriz, goizeko hamarrak eta erdia inguru azaldu. Eguzki argitan, apenas ikusi ahalko dugun

Ilargia non da?

Aurreko ilgora ta ilbehera kontuokin, galdera sorta aterrezina jaulki didate gaur, solasa batek hartaratu dueneko:
Nola ikusi ilargia non dabilen?
– Horrenbeste lainotzar eta hodeitzar ia egunero, eta nola jakin nontxu dabilen gure etxekoandrea?
– Gainera, ez al zaio ilberrirako bidean, azkazalpuntta bezala ibiltzea tokatzen?
– Ez al da bihar, hain justu, ilberria?

Halaxe da. Eta, gainera, egunotan ilargia egunez dabil. Beraz, hodei ta lainoak kenduta ere, eguneko argitan ez zaio antzeman ere egiten ilargiari. Ez da ikusten…
Baina, hori bai, goienean dabil, eta hain justu, gaur ilberri bezpera izanik, total ezabaturik, aurpegi ttikiena erakusten duenean dago, nahiz eta ez ikusi ere.

Gaur, egunez noski, eta bihar eta etzi, eta etzidamu, altu-altuenean, geure buruen parean dabilke. Eta noski, ibilaldi luzeenean ere bai: eguzkia udapuntan bezala, ilargiak ere, aldez alde, goien-gooenean, ibilaldi luzeena egiten du.

Adibidetarako, bihar bertan 14 ordu eta 20 minutuko ibilaldia du gure bistan, nahiz eta guk apenas ikusi genezakeen. Goizeko seirak eta 40 minututan tokatzen zaio azaltzea: agian hortxe ikusi ahalko da zerumugatik jaikitzen. Eta arratseko zazpitan, puntuan justu, zerumugan izkutatzea.
Ilbeheran dabilenean, ordea, 9 ordu pasatxo besterik ez du egiten bixtan: gure buruen parean ez baina, bizkarraren parean ibiltzen baita.

Ilbeheraren laurdenka

Atzo gauerdiko lehen orduan pasa ginen ilbeheraren ixurira. Ez zuen elurrik ari. Baina mardul emango zion gerora.

Ilargi koska bakoitzak 28 ordu inguru eman ohi ditu ekite-maila indartsuagotan. Beste sei egunetan seina ordutara datorren indar bizialdia, laurdenka bakoitzean lau ordutara azkartzen zaio. Airearen indar bizitze horiek larunbat eguerdi aldetik igande goizeko sierak alderaino iritsi ziren. Aire indarren nahasketa horrek daragio aroaren bihurritzeari ere. Akordatzen asteburu honetako traketsaldia noiztxu gauzatu den?… Bada, hori

Ilbete eguerdiondoan

Eguerdia pasaberritan, 14,37an, ilargia biribil beteenean omen genuen. Ilberri ttikiak ez bezala, ilbeteak handik sei bat egunera daki abisatzen aroaren harila. Beraz, datorren aste erdi aldera, hortxe jakingo dugu bere ekarria. Herenegun nion gisara, koarta-tenporen egunak abiatzearekin batera, alegia, hortxe damaiguke hain beharrezko gertatzen ari zaigun euriaren abixua. Iparraldean tentuz jasoko dute garten berri.

Euriaz eta kopuruetaz jardutean, badakit txoko bakoitzari era bereziegitan egokitu eta desegokitu zaizkiola aurtengo urte xelebre samar honetan. Mendialbo gure honetan aurten 1280 litro daramatzagu. Ondoko 20 egunotakoa zenbatu barik, noski. 1760 inguru dugunez urteko batezbestekoa, dexenteko falta utzi digu aurtengo 12 hilabeteotan.
Aurrerapentxo bat besterik ez da emandako zenbakiarena; urte amaierakoak izan ohi dira honelakoak eta. Orduan saiatuko gara. Andoni Mirandak dioen baranoaren ederra poztekoa da. Hemen, barnealderago egonik, oso pixkakako mantelinttoa zen barano hori, xareegia aukeran. Kostan, eta itsasaldeko aire ezkoagoaz, bistosoagoa izango zen, bai.

Ea bada, ilbete hau portatzen hasten zaigun. Hurrengo batean ekarriko dut beste honako kontutxu hau: aurtengo urteak nola izan dituen 13 ilberri

Eguzki xuria

Hegoak txuritzen du eguzkia. Hala dio atsotitzak: Eguzki xuri, labearen gainean. Hegoiak, batez ere hegomendebalaren astinduan datorrenean, hozbero labexka sortuz, lainoxka mehar altuak ekarri ohi ditu, penintsula gehiena zeharkatuz. Haize epel lehorragoak garraiatzen ditu, baina altuxeagoko hotzak saretu ez baino, ehun itxi zarratuan tinkotzean, eguzkia han parean, xurituta ikusarazten digute.

Bazekien gure baserrietako asabak zerk zuriarazten zuen eguzkia eta, benetan beldur zion horri negupartean batipat. Neguko eguzki txuriaz ez piatu! esango zizuten. Eta bazen atrebittuagorik sasoi haietan ere: Abenduko eguzki txuriarekin eta ostatuko neskatx ederrarekin, ez piatu; halaxe botako zizuten gordinkeria handirik gabe.

Ez baita batere fidagarri gertatzen, hegoiaz datorren aldaize egonkaitz hau, normalean baibaitaki goi inguru horiek bezten ere. Begira zeinen ederki adierazi diguten honako erranairu bitxiok: Eguzki txuria, atze beltza, hala zioten Goizueta aldetik. Euski zurixak ostondua baltza, Arantzazu inguruotan; halaxe bildu zuen Kandido Izagirrek. Hitz berezixkoa dirudi

Otsail ilbete

Otsail ilbeteko laurdenkak ekarri nau blogera: astebeteko desengantxea nozitu eta gero.

Goizeko bederatziak 23 minutu gutxiago zen juxtu (9,37 erlojuetan) ilargi taloa bete-betean ikusi ahal izan dugunean, distizari eta lustre zurizko brillantinaz blai. Otsaileko ilargi betea, zeru argia parean badu, distiz berezikoz agertu ohi da. Zergatik hori? Itsas haizeekiko sasoia izanik normalean, zerua guztiz garbi agertzeak, hego tenplea lukeelako gogoko, eta hegoiak aireari umeldura jaten/edaten dionez, aire lehorragoa airositate argitan garden azaltzen baita: hortatik ilargi negukoen aparteko distizaren fama.

Baina, gaurkoan, otsailak 18 alkantzatu dituenean, nahi nuke seinala beste alkantzu kontuan hartzeko hau ere: eguna luzatzearen poderioz ia 11 ordutara arrimatu dela dagoeneko. Gaur goizean 12 minutu falta zitzaizkion, arratsean 11 minutu; bihar goizean, 9 minutu ta erdi; arratsean, 8. Etzidamu baita, datorren astelehenean alegia, 11 ordutara iritsiko egunargia: abinda onean doa, bina minutu, bi ta erdi eguneko irabaziz. Martxoaren 17an, ostegun eguerdiz, iritsiko dira gau-egunak parrean, elkarri bostekoa ematera.

Ilbeteak zer? Badira neguak koska jakin baten arrastoan ibiltzen dakiten horietakoak. Baina, aurtengoan, ez ilberri eta ez ilgora, ez dirudi giro kosketan pulamentu askorik dabilkitenik. Eman zizkioten sona seriotakoak, gutxitan bezain hotza eta normala baino euritsugotzat saldu ziguten neguaren pronostiko zientifiko haiek, Atlantikoaren bi ertzetatik anuntzioz bota zizkigutenean. Eskerrak anuntzio hutsal frakasatuetan gelditu direnik! Ilargia, bai ilberri ta bai iltzahar, bere bide disimulutakoan dabil. 48 ordutako itsas haizeekiko enbatak eta zaparradak ekarriko dizkigu aste hasierarako, baina, agudo adiskidetuko zaigu berriro.

Ilargittoa

Goizeko 9,04an (10,04) ilberritxoa hazten abia denekoa. 2011.honetako lehen laurdenkatxoak hamarretakoaren orduan harrapatu nau. Kaprikornio ikurrean sartu zaigu, asmo onenekin iritsi zaigula hala, holaxe pentsatu beharko dugu, ia denok Urteberrionka gabiltzanean. Gu bai, eta ilargia ez ote, ba? Goizean goiz bere aziotxoa egin du: eguzkiari puxka dezentekoa janda etorri zaigu ilargi txikerra, egunaren berezia seinalatuz edo, auskalo, bere protagonismoa azpimarra nahiez, batek al daki

Ilbehera

Bi ordu falta dira ilbeheran jausteko. 20,38an (21,38) joko du xalto koxkattoa gure iretargi amandreak. Asko erabili izan da ilbehera, ilbera, ilargi-behera, iretargi behera, eta beste hainbat eratara. Mordoska handia da, baita, idazle zein hiztegigile, adierazpenak bildutakotan. Errepasa ditzagun batzuk, beti ere Orotarikoan bildutakoetatik.

Ilbehera, Ilbera erabili zen Bizkai, Gipuzku, Nafarroako Erro aldean. Hala Larramendik, A