Iragar-pen-a-rgia

Mendiko behatoki honetan poltxiko ta poltxaxkak dauzkat. Batzuk aire nahiz euri kontuak ametitzen dizkidatenak. Beste batzuk pentsurik emateko modukoak ere bai, pentsu-mentalaren asmoa horixe da berez; kontu zirikalariak edo, gutxinez maixiatzeko tamainatxokorik etortzen denez, tarteka, badut hortarako poltxarik ere.

Gaur polta berri bat ipini dut ateatzean txintxilik: Iragar-pen-a-rgia deritzakena. Asteburuko iragarpenak, nahiz aste osokoak, edo koarta-tenporei dagozkienak, hortxe joanen dira. Iragar nahi, asmo ta gogotik izango dute nire lantxoek; batzutan asteburu trixtea datorrelako pen-a-tik ere bai; eta tarteka, oraingoaren antzera a-rgi argiagotik ere bai.

Halakoxea baitator asteburu hau. Ez distiranta, ezta zeru garbi garden ibargiekikoa. Ez dauzka hartarakoxe proportzio propioak: borondate ahalegintsuak